Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2021eko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3258

IRAGARKIA, 2021eko maiatzaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira itzulketa-prozeduraren zenbait ebazpen (desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko 2018ko laguntzen deialdia).

2021eko maiatzaren 12an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozeduraren zenbait ebazpen eman ditu, Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzera bideratutako maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 10. artikuluaren arabera eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartutako deialdiaren arabera (2018-03-07ko EHAA). Ebazpenen arrazoia izan da kontratutako langileen enplegu-egonkortasunari eusteko eskakizuna ez betetzea.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horiek interesdunei jakinarazten zaizkie, eta jakitera ematen amaitu egiten dutela administrazio-bidea eta, haien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dutela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Xede horrekin, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela espedienteen gaineko ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 12a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala