Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2021eko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3257

IRAGARKIA, 2021eko apirilaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntza emateko ebazpenak jakinarazteko dena (Gizarte Segurantzarako kuoten deialdia 2020).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak zenbait ebazpen eman ditu, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatutakoaren araberako Gizarte Segurantzako kuotetarako deialdiaren babesean, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei dirulaguntzak emateko.

Ezinezkoa izan da dirulaguntzak emateko ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpenen berri ematen zaie interesdunei eta jakinarazten zaie ebazpen horiek ez diotela amaiera ematen administrazio-bideari; berorien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea, 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen, eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala