Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2021eko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3255

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpena, 2021eko martxoaren 30ekoa. Horren bidez ebazten da Ertzaintzaren zuzendariaren 2020ko abuztuaren 11ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako ebazpenaren testu osoa, eta espedientea, helbide honetan eskura daitezke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 13a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala