110. zk., 2021eko ekainaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3251
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 127/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 127/2020 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Aitor Noval Barrena.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-05-26an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Janett Vargas Farfan demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Tolosa, 2021eko maiatzaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.