Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2021eko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3245

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dei egiten diena dirulaguntza eska dezaten 2021-2022 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean emateko.

Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, 14/2016 Dekretuak aldatua, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du. Dekretu horren 8. artikuluaren arabera, behar bezala baimendutako ikastetxeek heziketa-zikloak modu partzialean eskaini ahalko dituzte pertsona helduentzat bakarrik. Eskaintza horretan, heziketa-zikloaren lanbide-modulu guztiak eskaini ahal izango dira, eta ikasleek lanbide-moduluka egin ahalko dute matrikula, aipaturiko dekretuaren 29. artikuluan adierazten den bezala.

Halaber, Lanbide Heziketako heziketa-zikoak eskaintza partzialeko modalitatean ematea arautzen duen 2010eko martxoaren 22ko Aginduaren 7. artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskaintza hau egiteko egoki deritzon beste deialdi egin ahal izango du, eta gutxienez deialdi bat egin beharko du ikasturteko. Ikastetxe pribatuetarako deialdien kasuan, eskolak emateko baldintzez gain, behar den finantzaketa lortzeko baldintzak ere arautuko dira.

Hori dela eta, agindu honen bidez, alde batetik itunpeko ikastetxe pribatuei 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntza eska dezaten dei egiten zaie, eta heziketa-ziklo horiek irakasteko baldintzak ezartzen dira.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da: Lanbide Heziketa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea, 2021-2022 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntza eskatzeko.

2. artikulua.– Diru-baliabideak.

1.– Heziketa-zikloak 2021-2022 ikasturtean eskaintza partzialaren modalitatean diruz laguntzeko erabiliko diren diru-baliabideak 526.000,00 euro izango dira. Aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera.

2.– Esleitutako zenbateko osoa 526.000,00 euro, honela banatuko da:

● % 70 ziklo industrialetarako (II. eranskina).

● % 30 gizarte-zerbitzuetarako eta beste (II. eranskina).

Eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako, eremu baterako esleitutako diru-kopurua agortuko ez balitz, diru hori beste eremuari gehituko zaio, ebaluazio-batzordeak bere proposamenean adierazi bezalaxe.

3.– Agindu honetan araututako dirulaguntzen eta laguntzen emakida eta, hala badagokio, ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasita dauden eta oraindik bideratzen ari diren itzulera-edo zigor-prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean geratuko da.

3. artikulua.– Hartzaileak.

2021-2022 ikasturtean eskaintza partzialeko modalitatean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko dirulaguntza eskatu ahal izango dute Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko ofizialki baimenduta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuek.

4. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Erakunde interesdunek baliabide elektronikoak erabili behar izango dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko. Izapidetze elektronikoa araututa dago Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan eta Informatika eta Teknologiako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenean, zeinaren bidez onartu baitzen Platea E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa.

2.– Eskabidearekin, justifikazioarekin eta deialdiarekin zerikusia duten gainerako izapideak egiteko jarraibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, honako helbide honetan:

https://euskadi.eus/zerbitzuak/0050810

3.– Eskabidearen ondoko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren ‘Nire Karpeta’ atalean egingo dira.

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, aipatutako egoitza elektronikoan sartuta. Eskabideak aurkezteko argibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira, honako helbide honetan:

https://euskadi.eus/zerbitzuak/0050810

2.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta berorri atxikitako dokumentazioa. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilera arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

3.– Eskabideak aurkezteak adierazten du deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla.

4.– Eskaintza partzialaren proposamena zuzendaritza-taldeak Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzan aurkeztu behar du, eskaintza partzialeko irakaskuntzan zerikusia duten irakasleek,edo irakasleek eskuordeturiko batzordeak eskaintza horren gainean aditzera emandako datuetan oinarrituta, edota zuzendaritza-taldearen beraren ekimenez.

5.– Klaustroak heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutu behar ditu, eta bere gain hartu behar du proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna. Halaber, proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartu beharko da. Ikastetxeak, eskabidearekin batera, aipatutako plana aurkeztu beharko du.

6.– Eskabidearekin batera, nahitaezko dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) Laburpen-fitxa, adierazitako betebeharrak egiaztatzen dituzten erantzukizunpekoekin eta ikasturtean garatuko den moduluen eskaintzaren deskribapenarekin (bakar-bakarrik horiek konpetentzia-atalei lotuta ez daudenean). Bertan, oinarrizko argibideak adieraziko dira. «Laburpen-fitxa» inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egingo da. Inprimaki hau eskuratzeko, jo euskadi.eus helbide elektronikora (ikus I. eranskina).

Moduluak bakar-bakarrik eskatu beharko dira modulu horiek Konpetentzia-atalei lotuta ez daudenean.

b) Horrez gain, Eskaintzaren Justifikazioa aurkeztu beharko du euskadi.eus helbidean aurkitzen den «Eskaintzaren Justifikazioa» izeneko formularioak duen eskemari jarraituz (ikus I. eranskina).

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak: aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

7. artikulua.– Eskabideetako akatsen zuzenketa.

1.– Dirulaguntza-eskabidea behar bezala beteta ez badago edo atxiki beharreko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun baliodunen epean osatzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko da.

2.– Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bide elektronikoz egingo da. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko dira.

Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

8. artikulua.– Jarraipena eta ebaluazioa.

1.– Modalitate honetan heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko onartutako baldintzetan gauzatzen dela bermatzeko, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak horien jarraipena egingo du Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez.

2.– Irakaste-aldian prestakuntza garatzean gorabeherarik egongo balitz heziketa-zikloen eskaintza partziala ematen duten ikastetxeetan, dagokien Ikuskaritzako Lurralde Burutzak txostena igorriko dio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari, zuzendaritza horrek behar diren neurriak har ditzan.

9. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketarekin lotutako dirulaguntzak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza saila.

Xedea: itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak ematea, lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean emateko.

Legitimazioa:

● Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

● 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzko Orokorra.

Hartzaileak:

● Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

● Ekonomia eta Ogasun Saila.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https:///www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna//047400-capa2-eu.shtml

Araudia:

● Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from-ES)

● 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id-BOE-A-2018-16673)

10. artikulua.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Eskaintza partzialeko modalitatean heziketa-ziklo bat irakasteko dirulaguntza eskatzeko beharrezko baldintza bakarra izango da heziketa-ziklo hori irakasteko baimenduta egotea.

2.– LOE legeak ezarritako heziketa zikloetan bakarrik lagunduko da diruz modalitate hau. Halaber, LOGSE legeak ezarritako zikloak diruz lagundu ahal izango dira, ziklo horiek LOE legeak ordezkatu ez dituenean.

3.– 2021-2022 ikasturtean modalitate honen bidez emango diren moduluak edo moduluek, bermatu beharko dute, gutxienez, LOE legearen konpetentzia-atal bat egiaztatzea, baldin eta konpetentzia-atalei lotutako modulu bat edo zeharkako moduluak geratzen badira eskaintzeko.

4.– Ikastetxeak eskatutako konpetentzia-atalak irakasteak dakar ikastetxearen konpromisoa 2021-2022 ikasturtean irakasteko konpetentzia-atala egiaztatzeko gainditu behar diren modulu guztiak irakasteko.

5.– Eskaintza partzialeko modalitate hau irakasteko baimenak berekin ekarriko du irakaskuntza horiek beraiek ikasten dituzten ikasleentzat ondorio akademikoak izatea, ziurtapenaren ondorioetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko martxoaren 22ko Aginduan ezarritakoaren arabera.

6.– Deialdi honen bidez ez dira diruz lagunduko gutxienez 12 ikasle ez dituzten taldeak.

7.– Ezingo dute deialdiko dirulaguntzarik eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenek, besteak beste:

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.

– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez izatea.

– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako legezko debekurik ez izatea.

Baldintza horiek bete beharko dira laguntza-eskabidea aurkezten denetik ematen den dirulaguntza likidatzen den arte.

Administrazioak ofizioz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta kasu bakoitzean eskumena duen organoak emandako administrazio-ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

Gainerako betekizunak erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira, eta eskabide-inprimakian jasoko dira.

11. artikulua.– Dirulaguntza emateko prozedura.

1.– Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien arteko lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da dirulaguntza ematea.

2.– Balorazio-batzordeak eskabideak aztertuko ditu artikulu honetan adierazitako irizpideen arabera eta puntuak esleituko ditu.

3.– Ondoren bi zerrenda egingo dira, bat ziklo industrialetarako eta beste bat gizarte-zerbitzuetarako eta beste. Bi zerrendak egingo dira puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera hurrenkeran eta dirulaguntzak hurrenkera horren arabera esleituko dira, eskuragarri dauden aurrekontu-kredituak edo horiek eguneratzearen ondoriozkoak agortu arte.

4.– Aurkeztutako eskabideak finantzatzeko, lehentasuna izango dute 2019-2020 ala 2020-2021 ikasturtean 3 ikasturteko prestakuntza-plana hasi zuten zikloek. Helburua da ikasleak titulua lortzeko aukera izatea; izan ere, titulua 3 ikasturteetan lortzen baita, aurrez aurreko eskaintza osoko 2 ikasturteetan lortu ordez.

5.– Eskabideak honako irizpide hauen arabera balioetsiko dira. a) eta b) puntuak baloratzeko datuak honako helbide hauetatik jasoko dira:

http://www.lanbide.euskadi.eus/ikerketa-estatistikak/

http://www.lanbide.euskadi.eus/estatistika/2017an-lanbide-heziketa-bukatu-dutenen-lan-munduratzea/y94-estadist/eu/

a) Eskabidea/eskaintza. Eskatutako lanbide-arloak lan-merkatuan duen eskaria eta 2020-2021 ikasturtean izandako matrikula kopurua. Gehienez, 20 puntu.

20 puntu: Matrikulak < eskaria

10 puntu: Matrikulak = eskaria

0 puntu: Matrikulak > eskaria

b) Enplegagarritasuna. Eskatutako zikloaren enplegagarritasuna. Gehienez, 10 puntu.

10 puntu: % 100

c) Esperientzia. Ikastetxeak eskaintza partzialeko heziketa-zikloak irakasten izandako ibilbidea. Gehienez, 20 puntu.

5 puntu eskaintza partziala eskaintzen ikasturteko.

d) Finkatzea. 2020-2021 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean ematen finkatutako taldeen ehunekoak. Gehienez, 10 puntu.

10 puntu: % 100

7 puntu: % 80<=P<%100

4 puntu: % 50<=P<%80

0 puntu: P<%50

e) Eraginkortasuna. 2019-2020 ikasturtean KU edo moduluren bat gainditu dutenen ikasleen ehunekoak eta ikasketak utzi duten ikasleen ehunekoak. Gehienez, 10 puntu.

10 puntu: % 100

7 puntu: % 80<=P<%100

4 puntu: % 50<=P<%80

0 puntu: P<%50

f) Emakumeen parte-hartzea. 2020-2021 ikasturtean KU edo moduluetan matrikulatutako emakumeen ehunekoak. Gehienez, 10 puntu.

10 puntu: % 100

g) Euskara: D ereduan eskainitako zikloek, gehienez ere, % 20 gehituko dute puntuazio osoa. Puntuazio osoa aurreko irizpideei dagozkien puntuazioak batuta lortzen da. KU edo moduluren bat D ereduan eskainiz gero, puntuazioa igoko da proportzionalki, alegia, moduluetan eskainitako orduen eta zikloak dituen orduen proportzioan, Lan Prestakuntzari dagozkion orduak kontuan hartu gabe (1.650 ordu).

6.– Berdinketarik balego, kontuan hartuko da balorazio-irizpideetan lortutako puntuazioa, 11. artikuluko 5. puntuko hurrenkera jarraituta.

12. artikulua.– Ebaluazio-batzordea.

Dirulaguntza-eskabidea berariaz sortutako ebaluazio-batzorde batek balioetsiko du. Batzordea honako hauek osatuko dute:

● Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako bi teknikari; batak batzordeburuaren egitekoak beteko ditu, eta bestea idazkari-lanetan arituko da. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuko ditu.

Presidentea: M.ª Eugenia Santos Urdiain, zerbitzuko arduraduna.

Idazkaria: Itziar Arrieta Beistegui, zerbitzuko teknikaria.

● Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bana. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuko ditu.

Araba: Mikel Imaz Gorrotxategi.

Bizkaia: Luis Ana Guinea de la Cruz.

Gipuzkoa: Maite Lizartza Urrestarazu.

13. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebatzi eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko era eta publizitate-prozedura.

1.– Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Plangintza eta Antolaketako zuzendariaren 2 ebazpenen bidez eman edo ukatu egingo da eskaintza partzialaren bitartez irakasteko eskatutako dirulaguntza. Lehenak industria-eremuko heziketa zikloak emateko finantzaketa lortu duten ikastetxeak jasoko ditu. Bigarren ebazpenak zerbitzuen arloko heziketa zikloak emateko finantzaketa lortu duten ikastetxeak jasoko ditu. Nolanahi ere, finantzaketa ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.

3.–Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. EHHAn ere argitaratuko da, denek jakin dezaten.

4.– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen-prozeduraren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Artikulu honetako lehen atalean adierazitako epea igaro eta prozeduraren ebazpenik jakinarazi ez bada, interesatuek euren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a artikuluari jarraituz.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1.– 2021-2022 ikasturtean eskaintza partzialean irakatsiko diren heziketa-zikloen finantzaketa, baimendutako konpetentzia-atalen edo moduluen iraupen finkoaren arabera zehaztuko da.

2.– Lanbide Heziketako heziketa-zikloen konpetentzia-atalak eta moduluak 2021-2022 ikasturtean irakasteko ezarritako gehienezko modulu ekonomikoak honako hauek dira:

● Erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen konpetentzia-atalak eta moduluak: 98 euro/ordua.

● Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako heziketa-zikloaren Giro naturaleko soldadurako eta Babes-giroko soldadurako konpetentzia-atalak: 116,50 euro/ordua.

3.– Diruz lagunduko diren gastuak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluak ezarritakoari lotuko zaizkio.

a) Langile-gastuak.

b) Funtzionamendu-gastuak: funtzionamendu-gastuek ezingo dute gainditu finantzatutako gastuen % 30. Halaber, funtzionamendu-gastu honetatik, bai zuzendaritza, koordinazio, kudeaketa eta administrazio-gastuek eta lokalen alokairuak edo amortizazioak ezingo dute gainditu batera funtzionamendu-gastuen herena.

4.– Emandako dirulaguntza ezingo da izan, inolaz ere, irakaskuntza horiek irakastetik sortutako eta behar bezala justifikatutako aurrekontu-defizita baino handiagoa.

5.– Diruz lagundutako jarduerari dagokion zenbatekoaren % 50eraino azpikontratatu ahal izango du erakunde onuradunak, betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluak dioena betez.

15. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Dirulaguntza epe bitan ordainduko da.

a) Lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 45, 18.d artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.

b) Eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa, % 55a, 2022an egingo da, 19.a eta 19.b artikuluetan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.

16. artikulua.– Dirulaguntza aldatu eta itzultzea.

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuak nahiko arrazoi izango dira dirulaguntzak ezeztatzeko eta berandutze-interesekin batera itzularazteko, dirulaguntza ordaintzen denetik itzularaztea egokia dela erabaki arteko interesak, hain zuzen ere. Horretarako, Hezkuntza Sailak dagozkion egiaztapenak egiteko ahalmena izango du.

2.– Jasotako dirulaguntzaren itzulketa eta dagokion berandutza-korritua arau hauen arabera eskatuko da: Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaile Legearen 53. artikulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bategina), abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. titulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikulua.

3.– Aipatutako araudian jasotako gorabeheraren bat eta, bereziki, ondoren aipatzen diren gorabehera horietakoren bat gertatuz gero, ikastetxeek jasotako dirulaguntza eta sortutako legezko interesak itzuli beharko dituzte:

a) Burutzen den proiektuaren eta ikastetxe onuradunek aurkeztutako azken txostenaren jarraipenetik eskaintza onartzerakoan, hasierako proiektuan aurreikusitako gutxieneko helburuak ez dituztela lortzen ondorioztatzea.

b) Agindu honetan eta agindua garatuko duten ebazpenetan xedatutakoa nola edo hala ez betetzea.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten eginbeharrak ez betetzea.

Betebehar horrek ez du zerikusirik izango ezar litezkeen zehapenekin.

17.– Ebazpena aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok ebazpena aldatzea ekarriko du berekin, dirulaguntza arautzen duen araudian ezarritako moduan, baldin eta, dirulaguntzaren onuradun izateko, dirulaguntzei buruzko araudiak ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Horretarako, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du, eta, han, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak doituko dira.

18. artikulua.– Ikastetxeen betebeharrak.

a) Ikastetxe onuradunek xedatutako betebehar guztiak bete beharko dituzte: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Antolarauei buruzko testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua.

b) 2021-2022 ikasturtean finantzatzen den lanbide-heziketako heziketa-zikloen eskaintza partziala ikasturte horretarako Ikastetxearen Urteko Planean sartu beharko da.

c) Ikasketa Burutzak finantzatutako eskaintza partziala abian jartzen dela zaindu eta horretarako jarduerak koordinatu beharko ditu. Lan hori Ikasketa Burutzak berak egingo du edo, bestela, berak eskuordetzen duen irakasleak, modalitate horretako prestakuntza-koordinatzailea izango denak. Hala bada, koordinatzaile horrek, aldiro, eskaintzaren eta jardueren garapenari buruzko informazioa emango dio Ikasketa Burutzari, eta zuzendaritza-taldearen bileretara joan ahal izango da gai horrekin zerikusia duten gaiak aztertzen direnean.

d) Erakunde eskatzaileak ebazpenean kontuan hartu diren inguruabarren edozein aldaketa jakinarazteko konpromisua hartzen du.

e) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek esanbidezko ukapena egiten ez badiote eta idatziz horren berri ematen ez badute, dirulaguntza onartzen dutela ulertuko da.

f) Dirulaguntza, eman den xede jakinerako erabiltzea.

g) Onuradunek programa, jarduera, inbertsio edo diruz lagun daitezkeen edozein motatako ekintzen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egin beharko dute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.

h) Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jakinaraztea eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kargurako jasotako dirulaguntzei buruzkoa.

i) Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimendutako ikastetxeek dituzten baldintza guztiak ere betetzea.

19. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

a) Ikastetxe onuradunek azken txosten bat egingo dute, eta bertan, baimendutako eskaintzan aurreikusitako helburuen garapen-maila eta emaitza partzialen berri emango da. Justifikazio hau bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango da, egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean sartuta http://www.euskadi.eus/nirekarpeta 2022ko uztailaren 31 baino lehenago.

Justifikazioari buruzko zehaztapenak Eusko Jaurlaritzaren honako egoitza elektroniko honetan xehatzen dira: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0050810

b) Txosten ekonomikoa inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egin eta «nire karpeta» bide elektroniko bidez bidali beharko da. Inprimaki hau eskuragarri dago euskadi.eus orrialdean. Txostenak honako agiri hauek izan behar ditu: gastu guztien zerrenda exhaustiboa, kapituluak eta kontzeptuak kontuan hartuta ordenatuta, fakturen zerrenda kronologikoki antolatuta eta beste edozein frogagiri, betiere legez onartuta badaude eta emandako dirulaguntzari badagozkio. Eranskin horrekin batera, fakturak eta horien egiaztagiriak aurkeztuko dira, euskarri elektronikoan, edo kopia digitalizatuak Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 30. artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.

Dirulaguntzaz gain, finantzaketaz ere baliatu badira jarduerak bai baliabide propioez bai bestelako dirulaguntzez edo baliabideez, justifikazio horretan, egiaztatu beharko da zenbatekoa, haren jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla.

Ikastetxeek txostena bitarteko elektronikoen bidez 2021eko uztailaren 31 baino lehenago aurkeztuko dute honako helbide honetan: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Justifikazioari buruzko zehaztapenak Eusko Jaurlaritzaren honako egoitza honetan elektronikoan xehatzen dira: https://euskadi.eus/zerbitzuak/0050810

Agindu honen bidez deitutako laguntzen erakunde onuradunek.

a) Jasotako funtsen erabileraren egiaztagiriak gorde beharko dituzte, egiaztatu eta kontrola daitezkeen bitartean.

b) Deialdi honen bidez diruz lagundutako prestakuntza-ekintzek guztiz doakoak direla parte-hartzaileentzat bermatu behar dute.

20. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste instituzio publiko eta pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jasoz gero, horren berri eman beharko da. Izan ere, gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, behar den gehieneko mugaraino.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek aurreikusi ez duenari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta dirulaguntza publikoak arautzen dituen legedia hartuko dira aintzat.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean. Epe biok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BIDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala