Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2021eko ekainaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3244

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 28koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita proiektu honen administrazio-baimena eta ingurumen-ebaluazioa jendaurrean jartzeko izapideari dagokion alegazio-epea luzatzea: «Azazetako parke eolikoa eta hari lotutako azpiegiturak (Donemiliagatik Elgearainoko 220 kV-ko goi-tentsioko aireko linea eta Donemiliagako 220/30 kV-ko transformazio-azpiestazioa), Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegria-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udalerrietan (Araba)».

Espedientea: 01-GE-Y-2020-00006.

AURREKARIAK

2021eko apirilaren 23ko ALHAOn, 2021eko martxoaren 30eko irakarki bat argitaratu zen. Iragarki hori Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena zen; eta, haren bidez, jendaurrean jarri zituen Azazetako parke eolikorako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaerari dagozkion oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udalerrietan (Araba); eta, horrekin batera, 30 egun balioduneko epea ezarri zuen alegazioetarako, hau da, 2021eko ekainaren 7ra arte.

Jendaurreko informazioaren izapidean, alegazioak aurkezteko epea luzatzeko eskatu dute zenbait entitatek.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da espediente hau izapidetu eta ebaztea, hala xedatuta baitago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontrako manurik egon ezean, Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskatuta, ezarritako epeak luza ditzake, baldin eta inguruabarren arabera komeni bada eta hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie, baina epe horien erdia baino ezin izango du gehitu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, Arabako lurralde-ordezkariak hau:

EBAZTEN DU:

Alegazioetarako epea 15 egun baliodun luzatzeko erabakia hartzea, hau da, 2021eko ekainaren 28ra arte.

Energia eta meategien webguneko jendaurreko informazioan (www.euskadi.eus atarian) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko erabakia hartzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 28a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala