Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3213

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundacion Cluster de Etica del Pais Vasco y de Estudios Jurídicos y Sociales (Fundación Ejys) izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2021eko martxoaren 25ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundacion Cluster de Etica del Pais Vasco y de Estudios Jurídicos y Sociales (Fundación Ejys) izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2021eko otsailaren 4an egiletsi baitzen Francisco Javier de las Fuentes Abad Vitoria-Gasteizko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 144).

Eskritura Publiko hartan sartu zen fundazioaren patronatuko idazkari Talia Besga Basterra andreak, presidentearen oniritziarekin, 2020ko abenduaren 29an egindako ziurtagiria, patronatuak 2020ko abenduaren 15ean egindako bilerarena. Bilera hartan, aho batez erabaki zen estatutuen 3. artikuluko c) apartatua aldatzea, artikuluan aurreikusitako ekitateko arbitrajearen –Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen 14.1 artikulua– funtzioa sartzeko, bai eta bitartekaritzarena ere.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundacion Cluster de Etica del Pais Vasco y de Estudios Jurídicos y Sociales (Fundación Ejys) izeneko fundazioaren estatutuen 3. artikuluko c) apartatuan egindako aldaketa. Fundazioaren patronatuak erabaki zuen aldaketa egitea, 2020ko abenduaren 15ean; betiere, 2021eko otsailaren 4an Francisco Javier de las Fuentes Abad Vitoria-Gasteizko notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 144).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala