Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3157

AGINDUA, 2021eko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Sopelanako udalerrian (Bizkaia) «Jauregizar» Musika Eskola Pribatua ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Soineder SLk Sopelanako udalerrian (Bizkaia) musika-eskola bat ireki eta jardunean jartzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena; 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Autonomia Elkartean Musika Eskola direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena; 250/2005 Dekretua, irailaren 20koa, musika ikasketen oinarrizko maila eta maila ertaineko kurrikuluma arautzen duena, eta baita maila horietara iristeko araua, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da 2021-2022 ikasturtetik aurrera ondoren zehazten den musika-eskola irekitzeko eta jardunean jartzeko:

Kode-zenbakia: 48019766.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Jauregizar».

Titularra: Soineder SL.

Helbidea: Iberre 5.

Udalerria: Sopelana.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan, irakaskuntza hauek emango dira:

• Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

• Adarrak:

– Kantua: bakarkakoa eta korala.

– Instrumentu sinfonikoak: oboea, perkusioa, biolina eta saxofoia.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa eta gitarra.

– Instrumentu tradizionalak: txistua.

– Zenbait joera: baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, piano elektrikoa eta bateria.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala