Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3152

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Joxemi Zumalabe Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak.

2018ko ekainaren 7an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistro telematikoan eskabide bat jaso zen, Joxemi Zumalabe Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketari buruzko eskritura publikoa aurkeztu zen, zeina 2018ko maiatzaren 31n egiletsi baitzen, Guadalupe María Inmaculada Adanez García Donostiako notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 1030).

Eskritura publiko horrekin batera Juan Ignacio Arrieta Eguilor jaunak –Patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2018ko maiatzaren 31n emandako ziurtagiria aurkeztu zen. Horretan, 2018ko maiatzaren 7an Patronatuak egindako bileraren berri ematen zuten, zeinetan bertaratutakoek aho batez onartu baitzuten fundazioaren estatutuak aldatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu zitezen.

Fundazioen Erregistroak, 2018ko abuztuaren 2ko idazki baten bidez, fundazioari eskatu zion igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko, aldatutako artikuluak arrazoitzeko eta estatutuen testu bateratua eransteko.

2021eko apirilaren 14an, gorago aipatutako eskaeran adierazitako akatsak zuzentzeko asmoz, espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan:

1.– Eskritura publiko zuzentzailea, zeina 2018ko irailaren 27an egiletsi baitzen Guadalupe María Inmaculada Adanez García Donostiako notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 1711).

2.– Estatutuen testu bateratua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorrita: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jarri eta bi urteko epean.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, Joxemi Zumalabe Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, fundazioaren Patronatuak erabakitakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu daitezen, betiere 2018ko maiatzaren 31n Guadalupe María Inmaculada Adanez García Donostiako notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorrita (protokolo-zenbakia: 1030). Eskritura publiko hori zuzendu egin zen notario beraren aurrean 2018ko irailaren 27an egiletsitako eskritura publikoaz (protokolo-zenbakia: 1711).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 4a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala