Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3151

AGINDUA, 2021eko apirilaren 30ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Fundacion Tutelar Ondoan izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak.

2020ko azaroaren 2an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundacion Tutelar Ondoan izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2020ko urtarrilaren 2an egiletsi baitzen Ignacio Alonso Salazar Bilboko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 14).

Eskritura Publiko horretan, María Nieves Solupe Fernández andreak, fundazioaren Patronatuko idazkariak, ziurtatzen du, presidentearen oniritziarekin, 2019ko abenduaren 17an egindako bileran aho batez erabaki zela fundazioaren helbidea aldatzea.

Estatutuen aldaketaren bidez, estatutuen 7. artikulua aldatu da, eta Bilboko Santutxu kaleko 4. zenbakiko etxabean geratu da helbidea.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorrita: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundacion Tutelar Ondoan izeneko fundazioaren estatutuetako 7. artikuluan egindako aldaketa. Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen aldaketak egitea, 2019ko abenduaren 17an; betiere, 2020ko urtarrilaren 2an Ignacio Alonso Salazar Bilboko notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorrita (protokolo-zenbakia: 14).

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbidea hau izango da: Santutxu kalea 40, etxabea, Bilbao.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 30a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala