Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3139

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kalitate Batzordearen Arautegiaren aldaketa onartzen duena.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Batzordeak, 2021eko otsailaren 23an egindako bilkuran, Fakultateko Kalitate Batzordearen Arautegia aldatzea onartu zuen, master ofizialetako koordinatzaileak Batzordean ordezkatuta egon zitezen, ordezkari bat fakultateari edo frakzioari atxikitako lau master ofizial bakoitzeko. Proposamen horrek Zerbitzu Juridikoaren aldeko txostena du.

UPV/EHUko idazkari nagusiari dagokio, Gobernu Kontseiluak eskuordetuta, Ikastegietako Kalitate Batzordeen Esparru Arautegiaren 2.2 artikuluaren arabera, Ikastetxeen Kalitate Arautegiak onartzea, baldin eta bertako kideren batek edo ikastetxeko Batzordeko kideen % 15ek ez badu berariaz eskatzen Gobernu Kontseiluari bidaltzeko.

Adierazitakoagatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kalitate Batzordearen Arautegiaren 4.1.d) artikuluaren aldaketa, eta honela idatzita geratzea:

«d) Fakultateko titulazioen ordezkariak:

d.1.– Fakultateak koordinatzen dituen graduko titulazioen koordinatzaileak.

d.2.– Ordezkari bat fakultateari edo frakzioari atxikitako 4 master ofizial bakoitzeko.»

Bigarrena.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Aldaketa argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2021eko maiatzaren 12a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala