Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2021eko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3138

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Ekonomia Aplikatua I Sailaren Arautegian egindako aldaketak onartzekoa.

2021eko apirilaren 15ean, Ekonomia Aplikatua I Saileko Kontseiluak sailaren izena aldatzea onartu zuen Ekonomia Aplikatua Saila izena izateko aurrerantzean. Izan ere, sailen berrantolaketaren ondorioz Ekonomia Aplikatua izena zuten gainontzeko sailak desagertu ziren eta, beraz, egun ez dago premiarik sailak ordinalen bidez bereizteko. Sailaren izena aldatzeaz gain, beste aldaketa batzuk egin dira arautegian, testua indarrean dagoen Sailen Esparru Arautegira eguneratzeko. Aldaketak aldeko txosten juridikoa du.

Sailen Esparru Arautegian, 4.3 artikuluan, jasotakoari jarraituz, idazkari nagusiari dagokio sailen arautegiaren aldaketak onartzea, Gobernu Kontseiluak horretarako eskumenak eskuordetuta, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu proposamena Gobernu Kontseiluan aurkezteko. Artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, bestalde, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.

Adierazitakoagatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Ekonomia Aplikatuko Sailaren Arautegiaren aldaketa, eranskinean jasota bezala.

Bigarrena.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Arautegia, argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2021eko maiatzaren 12a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA
UPV/EHUKO EKONOMIA APLIKATUA SAILEKO ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Ekonomia Aplikatua Sailak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean dauka egoitza: Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbao (Bizkaia).

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.

Ekonomia Aplikatua Sailak hiru sail-atal ditu:

a) Arabako Campuseko sail-atala: sail-atal honetakoak dira campus horretako ikastegietara atxikita dauden Ekonomia Aplikatua Saileko irakasleak; egoitza: Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Arabako Campuseko Atala (Izardui komandantea, 23 - 01006 Gasteiz)

b) Bizkaiko Campuseko sail-atala: sail-atal honetakoak dira campus horretako ikastegietara atxikita dauden Ekonomia Aplikatua Saileko irakasleak; egoitza: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Sarriena auzoa, z.g.– 48940 Leioa (Bizkaia).

c) Gipuzkoako Campuseko sail-atala: sail-atal honetakoak dira campus horretako ikastegietara atxikita dauden Ekonomia Aplikatua Saileko irakasleak; egoitza: Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Campuseko Atala (Oñati plaza, 1 – 20018 Donostia)

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Hauek izango dira Saileko Kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkari akademikoa eta sailera atxikitako gainerako irakasle-ikertzaile guztiak.

Horiez gain, Saileko Kontseiluak ziklo bakoitzeko ikasleen bi ordezkari izango ditu eta administrazio eta zerbitzuetako langile guztiak izango dira kide.

4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko zuzendaria aukeratzeko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluari jarraikiz.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13. artikuluaren zehaztapena.

Batzorde Iraunkorreko kide dira: zuzendaria, idazkaria, sail-ataleko koordinatzaileak, irakasle-ikertzaileen sei ordezkari, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, kontseiluko kideen artetik aukeratuak.

Batzorde Iraunkorreko kideak aukeratzeko prozedura eta kide izateari uzteko arrazoiak Sailen Esparru Arautegian zehaztutakoa izango da.

6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 19.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Kide anitzeko organoetako kideek eskubidea dute euren eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoak izan ditzaketen dokumentazioa eta informazioa eskatu eta eskuratzeko. Horretarako, eskaria egin beharko diote, idatziz, administrazio idazkariari, datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraikiz. Eskatutako informazioa zazpi eguneko epean emango zaio eskaria egin duen kideari, eskaria hartzen den egunetik kontatzen hasita.

7. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 24.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Kide anitzeko organoek hartutako erabakiak jendaurrean jarriko dira, hiru egun balioduneko epean, bai saileko Idazkaritzako iragarki oholean, bai saileko iragarki ohol birtualean. Erabakiak idazkariak egindako ziurtagiriaren bidez emango dira jakitera, eta sailak hartutako erabakien zerrenda baino ez da zehaztuko, betiere, datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen araudiari jarraikiz. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete bat egongo direla ikusgai.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, 30 eguneko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Ordezkoek titularrak ordezkatuko dituzte titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean, eta, oro har, arrazoi justifikatua dagoenean. Horretarako, bere egoeraren berri eman beharko dio organoko idazkariari gutxienez bilera baino 48 ordu lehenago. Idazkaria egon ezean, organoko buruari jakinaraziko zaio.


Azterketa dokumentala