Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2021eko maiatzaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3098

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2020ko urriaren 6ko Agindua bigarrenez aldatzen duena. Agindu horren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaera (azken agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedurak ere).

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretarako deialdiak egin ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere. Agindu horren 5 oinarriak ezartzen duenaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaera argitara eman zen.

A025 (Fisika eta Kimika) eta A027 (Matematika) epaimahaietako buruek eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedurako Matematikako epaimahaiko buruak parte hartzea eragozten duten gorabeheren ondorioz, aipatutako epaimahaietan buru titular berriak izendatu behar dira.

Horren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren I. eranskina; horren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaera (azken agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedurak ere). Aldaketa honako hauek izango dira:

– Cristina Glaria Santamaría izango da Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fisika eta Kimikako A025 espezialitateko epaimahaiburu titularra, Mireia Beraza Ezcurdiaren ordez.

– Ana Erausquin Garmendia izango da Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Matematikako A027 espezialitateko epaimahaiburu titularra, Jose Javier Huerta Elusteguiren ordez.

– Ondoriorik gabe geratzen da Ana Erausquin Garmendiaren izendapena Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Matematikako A026 espezialitateko epaimahaiko ordezko kide.

Bigarrena.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren II. eranskina; horren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaera (azken agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedurak ere). Aldaketa honako hauek izango dira:

– Ana Erausquin Garmendia izango da Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Matematikako espezialitateko epaimahaiburu titularra, Jose Javier Huerta Elusteguiren ordez.

Hirugarrena.– Agindu honetan azaltzen diren hautaketa-organoko kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 23. artikuluan aurreikusten dituzten gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute. Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 24. artikuluan aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala