Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2021eko maiatzaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

JAUREGI ALDE, S.COOP. EN LIQUIDACIÓN
3095

IRAGARKIA, likidazioan dagoen Jauregi Alde, S. Coop. sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

2021eko maiatzaren 17an, 18:00etan (2. deialdia), egin zen likidazioan dagoen Jauregi Alde, S. Coop. kooperatibaren batzar orokor unibertsala, modu telematikoan, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40. artikuluak xedatutakoa betez (8/2002 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena); hau da, bazkideak ez ziren fisikoki bertaratu. Kooperatiba osatzen duten 3 bazkide telematikoki bertaratu ziren, eta aho batez, honako erabaki hauek hartu ziren:

ERABAKIAK

«Likidazioan dagoen Jauregi Alde, S. Coop. sozietate kooperatiboa desegitea eta likidatzea.

Kooperatibako administratzaileak kargutik kentzea eta kooperatibako likidatzaile bakar gisa izendatzea Miren Arantzazu Saiz Marculeta andrea, kooperatibaren estatutuetako 44. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluarekin bat etorriz.

Aho batez onartzea likidazioan dagoen Jauregi Alde, S. Coop. kooperatibaren ondare-egoeraren azken balantzea.

Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:

"Likidazioan dagoen Jauregi Alde, S. Coop. kooperatibaren ondasuna (3.139,16 €) ordaintzea, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan ezarritakoa betez."

Ezohiko batzar orokor horretan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapide guztiak egitea, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Batzar orokor unibertsalaren akta amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak sinatu du egun bereko 18:45ean.

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Arrasate, 2021eko maiatzaren 17a.

Kargua uzten duen idazkari eta likidatzaile bakarra,

MIREN ARANTZAZU SAIZ MARCULETA.


Azterketa dokumentala