Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2021eko maiatzaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3076

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2021-2022 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko hautaketa-batzordearen osaera izendatzen duena.

Hezkuntza sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren bidez, dirulaguntza bat deitu zen Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak hau xedatzen du 7. artikuluan:

1.– Hautaketa-batzorde batek ebaluatuko ditu eskaerak, eta erabakiko du nori esleitu laguntza. Kide hauek osatuko dute batzorde hori.

a) Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburua izango da.

b) Clare Hall-eko Fellowship Committee-ko presidenteak.

c) Bi aditu akademikok, gehienez ere, Cambridge-ko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, akordio honen diziplina nabarmenetan esperientzia zabala izango dutenak, Clare Hall-eko Fellowship Committee-ko presidenteak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak hurrenez hurren aukeratuak. Hautagaientzat espezialitate asko biltzen badira, alderdiek beste aditu bat proposa dezakete.

Horren arabera

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasle hauek izendatzea, 2021-2022 ikasturtean Cambridge-ko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei dirulaguntza bat emateko hautaketa-batzordeko kide:

– Adolfo Morais Ezquerro.

– David Ibbetson.

– Javier Fernández Sebastián.

– C. Alan Short.

2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.

3. artikulua.– Aukerako birjartze-helegitea jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-helegitea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala