Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2021eko maiatzaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3073

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, zeinaren bidez zuzentzen den 2021eko otsailaren 15eko Ebazpena, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egitekoa.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko otsailaren 15eko Erabakiaren bidez (2021eko martxoaren 1eko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko. Plaza horietako bat 21. zenbakiduna zen, erakundearen barruko kudeaketan AGC8L1-D00113-10 kodearekin identifikatzen dena, Euskal Filologia jakintza arlokoa eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailekoa.

Bigarrena.– Deialdiaren oinarrien II. eranskinean epaimahaiaren osaeraren berri ematen da, eta akats bat antzeman dugu epaimahaikide baten izenean: Juana Martín Arrese dioen lekuan, Juana Marín Arrese esan behar du.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, erabaki hau emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako erabakiak dela bide (2021eko otsailaren 12ko EHAA).

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109. artikuluan:

«Herri administrazioek, beren kabuz edo interesdunak eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea, 2021eko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren II. eranskinean, barne kudeaketarako AGC8L1-D00113-10 kodeaz identifikatutako plazaren epaimahaiko kide titularren zerrenda, honela zuzendu ere:

«21– Lehiaketa epaitu behar duen batzordea. Kategoria: irakasle agregatua. Jakintza arloa: Euskal Filologia. AGC8L1-D0113-10».

Honako hau dioen lekuan:

Batzorde titularra:

Inés María García Azkoaga. Irakasle titularra. UPV/EHU.

Juana Martín Arrese. Unibertsitateko katedraduna. Madrileko Unibertsitate Konplutentsea.

Miren Karmele Azkarate Villar. Unibertsitateko katedraduna. UPV/EHU.

Patxi Salaberri Zaratiegi. Unibertsitateko katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Juan José Zubiri Lujambio. Unibertsitateko irakasle titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Beste hau esan behar du:

Batzorde titularra:

Inés María García Azkoaga. Irakasle titularra. UPV/EHU.

Juana Marín Arrese. Unibertsitateko katedraduna. Madrileko Unibertsitate Konplutentsea.

Miren Karmele Azkarate Villar. Unibertsitateko katedraduna. UPV/EHU.

Patxi Salaberri Zaratiegi. Unibertsitateko katedraduna. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Juan José Zubiri Lujambio. Unibertsitateko irakasle titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Bigarrena.– Jakinaraz bekio ebazpen hau dagokion sailari eta argitara dadin unibertsitatearen webgunean (Irakasleak-Deialdi bideratuak). Har beza kontuan dagokion atalak Irakasle eta Ikertzaileen Zerbitzuan.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean administrazioarekiko auzietako dagokion Bilboko epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2021eko maiatzaren 4a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala