Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2021eko maiatzaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3045

521/2021 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Azpiegituren Zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia hutsik geratzen dela adierazten den.

Aztertua izan da Osakidetzako Azpiegituren Zuzendariorde lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren urtarrilaren 7ko 6/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko otsailaren 5eko EHAAn (26. zk.). Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, hiru hautagaitza aurkeztu dira behar bezala eta epe barruan.

Balorazio Batzordeak erabaki zuen Zuzendaritza Nagusiari proposatzea izendapen askeko sistemaren bidez Osakidetzako Azpiegituren Zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia hutsik uztea, bi hautagaiek ez dituztelako betetzen deialdian jasotako betekizunak: Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak izatea (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), A1/A2 lanbide-taldean.

Eta, beste hautagaiari dagokionez, jarraitutako prozesuan kontsideratu denez, hautagaiaren egokitasuna ez dator bat deitutako lanpostua betetzeko behar den gaitasun eta merezimenduekin.

Hori dela eta, Zuzendaritza honek erabaki du deialdia hutsik uztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako Azpiegituren Zuzendariorde lanpostua hornitzeko deialdia hutsik geratu dela adieraztea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala