Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3027

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio 2021eko martxoaren 23an 48-SE-A-2020-08 zehapen-espedientean emandako ebazpen-proposamena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Legezko ohartarazpenak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Halaber, espediente azter daiteke Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kontxa jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao), eta espedienteko dokumentuen kopiak atera. Hilabeteko epean errekurtsorik aurkeztu ezean, ordainketa-gutuna igorriko zaio, zehapena ordain dezan.

Hautsitako araua: Metrologiari buruzko 32/2014 Legearen 22. artikuluko 1.f) apartatua.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako inputatua jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2021eko apirilaren 30a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala