Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3022

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 13koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Kirolaren Dopinaren Aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea aldatzeko Legearen aurreproiektuaren jendaurrean jartzeko dena.

Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluak xedatzen duenez, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».

Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako aurreproiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea nahikoa dela jotzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.

Azaldutakoagatik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren 4. eta 9. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasi eta hogei egun balioduneko epean, entzunaldia egitea eta jendaurrean jartzea Kirolaren Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea aldatzeko Legearen aurreproiektua.

Bigarrena.– Bidezko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek, publiko edo pribatuek, aukera izango dute lege aurreproiektuaren edukia kontsultatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia-San Sebastián kalea 1., 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Jaurlaritzako egoitza elektroniko iragarki taulan, (www.euskadi.eus). Epe horretan, gainera, aukera izango dute egokitzat jotako alegazioak aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 13a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala