Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3020

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratua Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Etika Batzordearen akreditazioa berritzeko dena.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Ikerketako Etika Batzordearen akreditazioa berritzeko eskaera jaso da. Hori dela eta, zenbait xedapenetan xedatutakoa aintzat hartuta -Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzkoa; uztailaren 3ko 14/2007 Legea, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa, eta abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretua, Sendagaiekin egindako saiakuntzak, Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoak eta Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituena-, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak ematen dizkidan eginkizunak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Ikerketako Etika Batzordearen akreditazioa berritzea onartzea.

Bigarrena.– Honako pertsona hauek berrestea Batzorde horretako kide:

Presidentea:

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Epidemiologia Kliniko eta Euskarri Metodologikoko Unitateko burua.

Presidenteordea:

Rita Sainz de Rozas Aparicio andrea, farmazialari laguntzailea, Lehen Mailako Arreta.

Idazkaria:

Amaia Martínez Galarza andrea, Epidemiologia Kliniko eta Euskarri Metodologikoko Unitateko erizaina.

Bazkideak:

Iciar Alfonso Farnós andrea, Osasun Saileko farmakologo klinikoa.

Adolfo González Calles jauna, Irakasle Ikasketetan diplomaduna, kudeaketa-teknikaria, kudeaketa ekonomiko-finantzarioko zuzendaritza.

Mikel Latorre Guisasola jauna, Kalitate Unitateko burua.

Pilar Bonachía Caballero andrea, Zuzenbidean lizentziaduna, Langileen Unitatea.

Francisco José Álvarez Díaz jauna, Biologia Zientzietan doktorea, Ikerketa Unitatea.

Fermín Labayen Beraza jauna, ZIUko zerbitzuburua.

Marta Montejo Fernandez andrea, Barakaldo/Sestaoko ESIko Lehen Mailako Arretako pediatra.

Vanesa Regúlez Campo, erizaina, Erizaintza Irakaskuntzan. Erizaintzako Zuzendaritza.

Patricia Zaballa Erica. Familia eta Komunitate Medikuntza. Lehen mailako arreta.

Hirugarrena.– Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIren batzordeak jardun-eremu geografiko eta instituzional hau izango du: ikerketa-proiektuak eta baimendu ondoren eta behaketa bidez egindako zentro bakarreko azterlanak, sendagairik gabeak, honako hauetan egindakoak: Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESI, Barakaldo-Sestaoko ESI, Gorlizko Ospitalea, Uribe Osasun Mentaleko Sarea, Bizkaiko Osasun Barrutiko ospitaleetako zein ospitalez kanpoko zentro pribatu guztiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaiko Osasun Barrutian dituen zentroak.

Laugarrena.– Ebazpen honen xede den akreditazioak hiru urteko epean izango du eragina, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori amaitzen denean, berritu egin ahal izango da, dagokion eskabidea aurkeztuz, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan aurreikusitako aurretiazko baldintzetan.

Bosgarrena.– Akreditazioaren berritzea Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioari jakinaraziko zaio.

Seigarrena.– Batzordeak honako hauek bidali beharko dizkio Osasun Sailari, gordailutu eta argitara ditzan: funtzionatzeko prestatu dituen berariazko lan-prozedurak, bileren maiztasuna eta erantzunak emateko finkatu duen gehieneko denbora, bai eta, indarrean dagoen legeriaren arabera, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari igorri behar dizkion komunikazioak ere.

Zazpigarrena.– Osaeran aldaketarik gertatzen bada, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Ikerketako Etika Batzordeak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko baimena.

Zortzigarrena.– Era berean, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Ikerketako Etika Batzordearen betekizun eta inguruabarretan gertatzen den aldaketa oro Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 30a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala