Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3019

AGINDUA, 2021eko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Beasaingo (Gipuzkoa) «Beasain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Beasaingo (Gipuzkoa) «Beasain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Lehen Hezkuntzako gela bat itxi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gela bat irekitzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2021-2022 ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzako unitate bat kentzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat irekitzeko:

Kode-zenbakiak: 012996 eta 20001100.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Beasain Ikastola».

Titularra: Andramendi Irakaskuntzako Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Uribialde kalea 2 / Oriamendi kalea.

Udalerria: Beasain.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate bat kendu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan unitate bat gehitu.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako lehen zikloa: 7 unitate.

0-1 urte bitarteko hiru gela 8 ikaspostuekin bakoitza.

1-2 urte bitarteko bi gela, 13 ikaspostuekin bakoitza.

2-3 urte bitarteko bi gela, 18 lanpostuekin bakoitza.

– Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 4 unitate, 100 ikaspostu guztira.

– Lehen Hezkuntza: 8 unitate, 200 ikaspostu guztira.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate, 129 ikaspostu guztira.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateko irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko apirilaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala