Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3016

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ardotarako mahats-barietateak sailkatzekoa.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduak, abenduaren 17koak, nekazaritza-merkatuen antolamendu bateratua sortzen duenak eta 922/72 (EEE), 234/79 (EEE), 1037/2001 (EE) eta 1234/2007 (EE) Erregelamenduak indargabetzen dituenak, 81. artikuluaren bigarren puntuan ezartzen du estatu kideek sailkatu egin beharko dituztela beren lurraldeetan landatu, birlandatu edo txertatu ahal izango diren ardotarako mahats-barietateak.

Urriaren 29ko 1338/2018 Errege Dekretuak, mahastizaintza eta ardogintza ekoizteko ahalmena arautzen duenak (irailaren 20ko 536/2019 Errege Dekretuak, martxoaren 10eko 450/2020 Errege Dekretuak eta martxoaren 30eko 201/2021 Errege Dekretuak aldatutakoa), 33. artikuluan xedatzen du autonomia-erkidegoen ardura izango dela Vitis generoaren barietateak sailkatzea, beren lurralde-eremuan ardogintzako mahatsa ekoizteko eta mahatsaren ekoizpen begetatiboko materiala lortzeko.

Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzeko maiatzaren 7ko 5/2004 Legeak, 9. artikuluko 1. Paragrafoan, ezartzen du Eusko Jaurlaritzan nekazaritza-arloko eskumena duen sailak, bai bere ekimenez, bai foru-aldundien ekimenez, sailkatu egingo dituela Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean ardotarako dauden mahats-barietateak. Artikulu bereko 2. paragrafoaren b) apartatuak ezartzen du ardotarako mahats-barietate bat baimendutakoen kategorian sartzeko, barietate hori gutxienez bi urtez egon beharko dela aurrez aldameneko autonomia-erkidegoren baten sailkapenean. Barietate guztiz berria bada eta autonomia-erkidego mugakideetan ez badago sailkatuta, kalitatea ebaluatzeko azterketa egin beharko diote foru-aldundietako zerbitzu teknikoek, 2. paragrafo horretako c) apartatuan ezartzen den bezala.

Agindu honen helburua da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2005eko urriaren 10eko Aginduaren bidez egindako Euskal Autonomia Erkidegoko ardotarako mahats-barietateen sailkapena eguneratzea eta ordeztea. Agindu honen bidez, beraz, indargabeturik geldituko da aipaturiko 2005eko urriaren 10eko agindua.

Aurretik sailkatutako barietateei ardogintzako mahats-barietate berriak gehitu behar zaizkie. Mahats-mota horiek bi urte baino gehiago daramatzate Euskal Autonomia Erkidegoarekin mugakide diren autonomia-erkidegoetako batean sailkatuta eta, beraz, ez da beharrezkoa kalitatea ebaluatzeko azterketarik egitea baimendutako barietate gisa sartzeko.

Interesgarria da barietate horiek Euskal Autonomia Erkidegoko sailkapenean sartzea, mahats horiek dauzkaten nolakotasun eta ezaugarriengatik, eta ardoaren ekoizpenerako erabil litezkeen mahats-barietateak direlako.

Foru-aldundiei, jatorrizko deituren kontseilu arautzaileei eta nekazaritzako lanbide-erakundeei iritzia eskatu zaie agindu hau egiteko garaian.

Hori guztia dela bide, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, honakoa

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoan ardotarako mahats-barietate hauek daude sailkatuta:

Barietate baimenduak:

– Albariño, B.

– Albillo Mayor, Turruntés, B.

– Albillo Real, B.

– Bobal, T.

– Cabernet Franc, T.

– Cabernet Sauvignon, T.

– Chardonnay, B.

– Doña Blanca, Malvasía Castellana, B.

– Folle Blanche, B.

– Garnacha Blanca, B.

– Garnacha Tinta, T.

– Gewürztraminer, B.

– Godello, B.

– Graciano, T.

– Gros Manseng, B.

– Hondarrabi Beltza, Ondarrabi Beltza, T.

– Hondarrabi Zuri, Ondarrabi Zuri, B.

– Malbec, T.

– Malvasía Riojana, Alarije, B.

– Maturana Blanca, B.

– Maturana Tinta, T.

– Mazuela, Mazuelo, T.

– Merenzao, T.

– Merlot, T.

– Monastrell, T.

– Moscatel de Alejandría, B.

– Moscatel de Grano Menudo, B.

– Palomino, B.

– Parellada, B.

– Petit Courbu, B.

– Petit Manseng, B.

– Petit Verdot, T.

– Pinot Noir, T.

– Riesling, B.

– Sauvignon Blanc, B.

– Syrah, T.

– Tempranillo, T.

– Tempranillo Blanco, B.

– Treixadura, B.

– Verdejo B.

– Viognier, B.

– Viura, Macabeo, B.

– Xarello, B.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta gelditzen da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2005eko urriaren 10eko agindua, ardogintzarako mahats-barietateak sailkatzekoa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 6a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala