Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3014

249/2021 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Andoaingo Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIan.

Tolosaldeko ESIan, Andoaingo Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostua laster hutsik egongo da. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi horretan, baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek parte hartu ahal izango dute:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea dagokion talde profesionalean: B1.

b) Titulazio hau edukitzea: B1.

c) Lan-esperientzia hau, gutxienez, edukitzea: 3 urte.

d) Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, eta derrigortasun-data 2021eko ekainaren 04an.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

– Azken bost urteetan Lehen mailako arretan izandako lan-esperientzia.

– Lehen mailako arretako Erizaintzako unitateak planifikatzeko eta antolatzeko esperientzia eta/edo prestakuntza.

– Esperientzia taldeak antolatzen eta kudeatzen.

– Ofimatika eta lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatiko korporatiboen ezagutzak (Osabide AP/OGP).

– Irakaskuntza-esperientzia.

– Ikerketa-proiektuetan parte hartzea.

– Osasun Zentro bateko Lehen Mailako Arretako Unitatearen Memoria-Proiektua.

Lanpostuak eskatzen dituen betebeharrak garatzeko interesgarriak diren edo balio erantsia duten bestelako merezimenduak ere aurkez daitezke.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetzako Tolosaldeko ESIko Pertsonen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak: San Esteban auzoa, z.g., 20400 Tolosa. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Tolosaldeko ESIko Pertsonen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea: San Esteban auzoa, z.g., 20400 Tolosa, beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die, eta egokitzat jotzen badu, elkarrizketa pertsonal bat egitea erabaki ahal izango du.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ezta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea) Osakidetzako Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tolosa, 2021eko apirilaren 30a.

Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUISA MERINO HERNANDEZ.


Azterketa dokumentala