Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3010

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 13koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Gizarte Ekonomiako zuzendaritzaren «Goi-kargudunaren Idazkari»aren lanpostua izendapenaren askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko martxoaren 25eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2021eko apirilaren 7ko EHAA, 67. zk.), sail honetan hutsik dagoen lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanposturako deialdia(Kodea: 520010; Dotazioa:31).

Bigarrena.– Agindu honek 2021eko maiatzaren 13etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 13a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala