Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3009

382/2021 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Izaskun Elortegi Kaiero andrea kentzen den Osasun Mentaleko Unitateburu kargutik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gernikako eta Bermeoko OMZetan, berak hala eskatu ondoren.

33/2020 Ebazpenaren bidez, Izaskun Elortegi Kaiero andrea izendatu zen Osasun Mentaleko unitateburu Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Gernikako eta Bermeoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroetan (2020ko otsailaren 25eko EHAA 38 zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Izaskun Elortegi Kaiero andrea kentzea Osasun Mentaleko unitateburu kargutik, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Gernikako eta Bermeoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroetan, berak hala eskatuta, eta, horrekin batera, eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko maiatzaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko apirilaren 29a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala