Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3003

658/2021 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, Raúl Poza de Celis jauna izendatzen da aldi baterako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Erradioterapiko zerbitzuburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 7ko 29/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Erradioterapiko Zerbitzuburu lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Raúl Poza de Celis jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Erradioterapiko Zerbitzuburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan zein azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denari jarraiki, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Raúl Poza de Celis jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Erradioterapiko Zerbitzuburu izendatzea.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2021eko apirilaren 27a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, baldin eta ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, horren kontrako espedientea izapidetuz, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 26a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala