Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3002

206/2021 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko (KSU) Atalburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzen den.

74/2021 otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez, Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa jauna izendatu zen Kudeaketa Sanitarioko Unitateko (KSU) Atalburua Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa jauna Kudeaketa Sanitarioko Unitateko (KSU) Atalburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitarioan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko apirilaren 30ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko apirilaren 26a.

Barakaldoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala