Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2021eko maiatzaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2845

IRAGARKIA, zeinaren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpenak jakinarazten baitira; hain zuzen ere, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arlokoak.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriak ustez ez betetzeagatik hasitakoak.

Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi ebazpen horiek. Horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesatu horien NAN/AIZen zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Zehapen-ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa sailburuorde horri berari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari aurkez dakioke, hilabete bateko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztergai egongo da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Sancho el Sabio 35, 2. solairua, Donostia – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie epe honetan egin beharko dutela ordainketa: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1etik 15era bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16tik azken egunera bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea amaitu eta halakorik jarri ez bada, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hura ezetsi dela jakiten duten egunean.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Gipuzkoako Ordezkaritzan.

Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta behar diren errekarguak aplikatuko dira.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2021eko apirilaren 27a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala