Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2021eko maiatzaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2830

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Aginduan finkatutako gehieneko zenbateko orokorra; agindu horrek 2021ean kultura arloko profesionalei zuzendutako COVID-19 laguntzak arautu eta laguntzetarako deialdia egiten du.

AURREKARIAK

1.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Aginduak –zeinak 2021ean kultura arloko profesionalei zuzendutako COVID-19 laguntzak arautu eta laguntzetarako deialdia egiten baitu– 2. artikuluan finkatu zuen laguntza horien guztizko zuzkidura milioi bat ehun mila euro izango zela (1.100.000,00).

2.– Aipaturiko aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusi zen:

«Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko zenbateko hori edo gehikuntza baten ondoriozkoa, baldin eta aurrekontuak aldatzen badira indarreko legeen arabera onartuta. Aldaketarik eginez gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez».

3.– Une honetan, dirulaguntza-deia egiten duen Aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan, badenez nahikoa aurrekontu-baliabide, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Aginduan finkatutako gehieneko zenbateko orokorrari 4.810.000,00 euro gehitzea –agindu horrek 2021ean kultura arloko profesionalei zuzendutako COVID-19 laguntzak arautu eta laguntzetarako deialdia egiten du–.

Beraz, aipaturiko aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako gehieneko zenbateko orokorra bost milioi bederatziehun eta hamar mila (5.910.000,00) euro izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala