Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2021eko maiatzaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2827

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 23koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita argitara emateko ELA, LAB, CCOO eta UGT erakunde sindikalek hauteskunde-arloko arbitroak izendatzeko izenpetutako akordioak.

2017ko ekainaren 8an, ELA, LAB eta CCOO erakunde sindikaletako ordezkariek, EAEn eta hura osatzen duten hiru lurralde historikoetan ordezkaritza zabalena duten sindikatuak diren aldetik, eta UGT sindikatuko ordezkariek –aipatutako eremuetan, ordezkarien ehuneko 10 baino gehiago baitu–, akordio bat sinatu zuten arbitraje-eginkizunak beteko dituzten pertsonak izendatzeko. Pertsona horiek zenbait aurkaratze ebatzi beharko dituzte: zehazki, langileek enpresetan eta administrazio publikoetan izango dituzten ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan aurkeztutakoak.

2019ko otsailaren 21ean eta 2020ko martxoaren 6an, Bizkaiko Lurralde Historikorako izendatutako pertsonetako bik izendapenari uko egiteko idazkiak aurkeztu zituzten.

2020ko abenduaren 4an eta 2021eko martxoaren 4an, ELA, LAB eta CCOO erakunde sindikaletako ordezkariek, EAEn eta hura osatzen duten hiru lurralde historikoetan ordezkaritza zabalena duten sindikatuak diren aldetik, eta UGT sindikatuko ordezkariek –aipatutako eremuetan ordezkarien ehuneko 10 baino gehiago baitu–, akordio bana sinatu dute izendapenari uko egin dioten pertsonak ordeztuko dituztenak izendatzeko, arbitraje-eginkizunak betetzeko. Pertsona horiek zenbait aurkaratze ebatzi beharko dituzte: zehazki, langileek enpresetan eta administrazio publikoetan izango dituzten ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan aurkeztutakoak.

Hauteskunde sindikaletan arbitro jardungo duten pertsonak hautatzeko, honako xedapen hauetan jasotako prozedurari jarraitu zaio: Langileen Estatutuari buruzko 76.3 artikuluan; Administrazio Publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoei, lan-baldintzak zehazteari eta parte-hartzeari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legearen 28.3 artikuluan (lege hori indarrean da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen bosgarren xedapen iragankorra aplikatzearen indarrez), eta Langileak enpresan ordezkatzeko organoetarako hauteskundeen Araudiaren 31. artikuluan (irailaren 9ko 1844/1994 Errege Dekretua).

Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari esleitzen dio Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzeko eginkizuna, zuzendaritza hori lan-arloko agintaritza baita, hala ezarrita baitago azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea hauteskunde-arloko aurkaratzeak ebazten jardungo duten pertsonen izendapenak, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariek adostutakoari jarraituz (ikus ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 23a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

angel lapuente montoro.

ERANSKINA

Bizkaiko Lurralde Historikoan sindikatu-hauteskundeetako arbitro izendatutako pertsonak.

– Monserrat Pérez Riera andrea.

– Joxean Lozano Murga jauna.


Azterketa dokumentala