Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2021eko maiatzaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2811

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 114/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 114/2020 behin betiko neurriak aldatzea.

Gaia: neurriak aldatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Juan Guillermo Gonzalez Belmonte.

Judizio horretan, epaia eman zen 30-03-2021ean, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Auzi-ihesean den Oscar Bulman Martin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Irun, 2021eko maiatzaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala