Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2021eko maiatzaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2806

EDIKTUA, 508/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 508/2019 prozedura arrunta.

Gaia: judizio arrunta.

Demandatzailearen prokuradorea: Belen Maria Campano Muro.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Ediktu honen bidez Ricardo Correia juniorri jakinaraztea 2021-04-12an aipatu prozesuan eman den autoa, prozedurari amaiera ematen diona. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, 2021-04-12ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2021eko apirilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala