Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2021eko maiatzaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2802

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 11koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: Ebazpena, 2021eko martxoaren 5ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen den, 2021ean euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia.

2021eko martxoaren 18an argitaratu zen EHAAn (56. zk.) 2021eko martxoaren 5eko Ebazpena, 2021ean euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko prozedura argitara ematen zuena, Zuzendaritza Kontseiluak onartua.

Ebazpen horren 23.4 artikuluak honako hau ezartzen du musika modalitatean eskaerak egiteko kopuruen inguruan:

«Ez da 1.000 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko».

Eta testuaren lehen parte orokorrean, 12.2 artikuluak hau dio:

«Ez da 500 eurotik beherako dirulaguntzarik emango, arte plastikoan izan ezik. Jasotako puntuazioari dagokiona muga honetatik beherakoa bada, proiektu horrek ez du laguntzarik jasoko».

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, artista eta sortzaileen kanpora begirako mugikortasuna asko mugatu da. Hori dela eta, musika modalitatearen barnean zeuden «musika birak» eta «kontzertu bereziak» aukerak batu ziren eta dirulaguntza eskatu ahal izateko kanpoan eman beharreko emanaldi kopurua jaitsi zen: kontzertu bat ematea nahikoa da eskaera egiteko. Eskatzeko diru kopuru minimoa ez zen aldatu, eta horregatik egokitzat jotzen da dirulaguntza eskatzeko muga hori jaistea eta dirulaguntza emateko kopuru minimoa ezabatzea.

Ondorioz, 23.4 artikulua aldatu egingo da, eta honela idatzita geratuko da:

«Ez da 300 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko».

12.2 artikulua ezabatzen da, eta bertan zegoen betekizuna ez da kontuan hartuko.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– 2021ean euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duen deialdiaren –2021eko martxoaren 18ko EHAAn argitaratutakoa– 23.4 artikulua aldatzea, eta 12.2 artikulua ezabatzea, eta horri publizitatea ematea.

2.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Donostia, 2021eko maiatzaren 11.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala