Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2021eko maiatzaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2799

23/2021 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, larrialdiak kudeatzeko lankidetzaren arlokoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta dagokion publizitatea emateko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren artekoa, larrialdiak kudeatzeko lankidetzaren arloko sinatutako lankidetza-hitzarmena. Honen eranskinean dago jasota testu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 26a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 26KO 23/2021 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA VITORIA-GASTEIZKO UDALAREN ARTEKOA, LARRIALDIAK KUDEATZEKO LANKIDETZAREN ARLOKOA.

Vitoria-Gasteizen elkartu dira, alde batetik, Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jauna, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua, zeinak jarduten du Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta hura ordezkatuz.

Eta bestetik, Gorka Urtaran Agirre jauna, Vitoria-Gasteizko alkate-udalburua, zeinak jarduten du Vitoria-Gasteizko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

Bada, bakoitzak duten ordezkaritzan eta hitzarmen hau egiteko gaitasun nahikoa dutenez gero, ondoko hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Erakunde biek parte hartzen dute, beren eskumen eta erantzukizunen neurrian, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sisteman. Sistema hori jarraian azaltzen diren arauetan jasotako prebentzio- eta plangintza-printzipio eta tresnek osatzen dute: apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretua, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena; ekainaren 24ko 153/1997 Dekretua «Larrialdiei Aurregiteko Bidea - Labi» izeneko Euskadiko Babes Zibileko Plana onartzen duena eta integrazio-mekanismoak arautzen dituena (EHAA, 138. zk., uztailaren 21ekoa), zeina aldatua izan zen urtarrilaren 13ko 1/2015 Dekretuaren bidez, «Larrialdiei Aurregiteko Bidea - Labi»-ren ezohiko berrikuspena onartzen duenaren bidez, (EHAA, 14. zk., urtarrilaren 22koa); eta ekainaren 28ko 15/2012 Legea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzen duena.

Bigarrena.– Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemak bere gain hartzen du hondamendi-larrialdiei eta hain larriak ez diren beste egoera batzuei aurre egiteko prestaketa eta erantzuna. Bada, sistema horren integrazioak eta koherentziak behartzen ditu euskal administrazioak, bakoitzak bere eskumenen esparruan, larrialdiak kudeatzeko sistema integratu eta bateragarri baten etengabeko erabilgarritasuna bermatzera. Horretarako, beren harremanetan, ondoko printzipioak bete behar dituzte: koordinazioa, lankidetza, elkartasuna eta leialtasun instituzionala; eta beren jarduerak egokitu egin behar dituzte ondoko printzipioetara: baliabide eta bitarteko mugigarrien osagarritasunaren eta subsidiariotasunera, eta planak aplikatzeko integragarritasunera, gaitasunera eta nahikotasunera.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren barneko Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa-SOS Deiak arduratzen da larrialdietako esku-hartzeen koordinazioaz. Horretarako, taktika operatiboak erabiltzen ditu eta Larrialdiak Kudeatzeko Legean aurreikusitako moduan aritzen da.

Hori dela eta, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa izango da larrialdiko deiei erantzuteko zerbitzua eskainiko duen erakundea. Zerbitzua 1-1-2 telefono-zenbakiaren bidez emango da (Europako larrialdietako telefono bakarra), jarraian agertzen diren arauekin bat etorriz: Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko uztailaren 15ean hartutako Erabakia, eta 1-1-2 telefono-zenbakiaren bidez larrialdiko deiei erantzuteko zerbitzurako sarbidea arautzen duen ekainaren 16ko 903/1997 Errege Dekretua.

Bestalde, Vitoria-Gasteizko Udaleko Suteen Itzaltze eta Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzuak bere Komunikazio Zentral propioa dauka, bere langileak kudeatzeko eta operatiboki integratuta dauden edo egon daitezkeen beste zerbitzu batzuk mobilizatzeko.

Laugarrena.– Ondorioz, bi erakundeek egokitzat jotzen dute bi zerbitzu operatiboen arteko harremanak formalizatzea, jarraian zerrendatzen diren ondorio hauetarako: baliabideak mobilizatzea eskatzen duten larrialdiei eman beharreko erantzuna optimizatzeko; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren eta, bereziki, bien larrialdietako zentral operatiboen arteko koordinazioa hobetzeko; eta bi kudeaketa-zentroen arteko informatikaren eta komunikazioen interkonexioa ahalbidetzeko. Hartara, bi aldeek interesgarritzat jotzen dute beharrezkoak diren neurriak hartzea eta, hala badagokio, lankidetza-akordioak egitea, ondoko helburuak gauzatzeko:

a) Vitoria-Gasteizko Udaleko Suteen Itzaltze eta Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzua Segurtasun Saileko Tetra, Enbor Sarea, irrati mugikorreko komunikazio-sarean integratzen saiatzea; eta Komunikazio Zentralaren interkonexioa, eta baita Komunikazio zentralaren aginte-egiturarena, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako SOS-Deiak eta larrialdietako teknikariekin.

b) Segurtasun Sailaren larrialdiak kudeatzeko sistema informatikoan integratzen saiatzea, horretarako beharrezkoak diren, eta beren-beregi garatu diren, telekomunikazio- eta informatika-sistemen bidez: ahots- eta datu-lineak eta larrialdiak koordinatzeko aplikazio informatikoa.

c) Larrialdi-egoeretan erantzuna eskuragarri dagoela eta ematen dela ziurtatzea, esku har dezaketen bi erakundeei atxikitako edo bi erakundeek hitzartutako langileen bidez.

d) Gertakarien eszenan Aginte-postu aurreratua (APA) ezartzen laguntzea, larrialdi-eragiketetan esku hartzen duten agenteen ekintza-batasuna lortzeko.

e) Taktika operatiboak egiteko ezagutza ematea, horien aplikazioari, ebaluazioari eta funtzionamenduari buruzko baterako jarraipena egitea, eta larrialdiei modu koordinatuan erantzuteko erabilgarri dagoen edo garatuko den informazio espezifikoa trukatzea, bereziki Vitoria-Gasteizko Udalaren larrialdi-planei buruzkoa.

f) Koordinazio-elementuen integrazio fisikoaren maila desberdinak aztertzea, larrialdiak kudeatzeko baliabide teknologiko komunen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko eta horretara bideratutako baliabideak hobeto kudeatzeko tresna gisa.

Bosgarrena.– Bi alderdiek uste dute beharrezkoa dela irizpide komunak ezartzea komunikabideen aurreko informazio-politika instituzionalari dagokionez, bi administrazioen zerbitzuek parte hartzen duten larrialdietan esku hartzeetan eta arreta emateetan.

Ondorioz, bi aldeak ados daude lankidetza-tresna hau ezartzearekin, larrialdien beharrezko koordinazioan sakontzeko bide egokia den aldetik. Halaber, ados daude koordinazio hori gauzatu behar den terminoetan, eta, beraz, hitzarmen hau sinatzea adostu dute. Hona hemen hitzarmenaren.

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honen xedea da larrialdien kudeaketaren arloan administrazio sinatzaileen artean dagoen lankidetza mantentzea, sakontzea eta arautzea, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen arteko etengabeko interkonexioa modernizatuz, horrela, komunikazioak partekatu ahal izateko, administrazio bakoitzak bere eskumenen esparruan jardunez, hurrengo estipulazioetan zehazten den moduan.

Bigarrena.– Enbor Sarea sarerako sarbidea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak doan emango dio administrazio publiko sinatzaileari Tetra, Enbor Sarea Irrati Mugikorreko Sare Digitalerako (IMSD) sarbidea, administrazio horrek larrialdien kudeaketaren eta arretaren eremu esklusiboan dituen eskumenak betetzeko beharrezkoak diren komunikazioetarako.

Komunikazio-ekipoak (talkyak eta emisoreak) eta horien osagarriak erostea eta mantentzea hitzarmen hau sinatzen duen administrazio publikoaren kontura izango da, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren kontura izango dira sarearen mantentze-lanei eta zabaltze posibleei dagozkien gastuak, bai eta beharrezko programazioen ondoriozkoak ere.

Irrati mugikorreko terminalak erosi, ezarri, kudeatu eta mantentzeko, hitzarmen honen eranskinean aurreikusitako jarraibideak eta prozedurak beteko dira.

Hirugarrena.– Euskarri Informatika Sarerako sarbidea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak doan emango dio administrazio publiko sinatzaileari larrialdiak kudeatzeko Euskarri sistema informatikorako sarbidea, administrazio horrek larrialdien kudeaketaren eta arretaren eremu esklusiboan dituen eskumenak betetzeko beharrezkoak diren komunikazio telematikoetarako.

Zuzenean sartuz gero, ekipoak (ordenagailuak eta pantailak) erostea eta mantentzea Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren kontura izango da. Sarbidea zeharkakoa bada, «Hodeian» dagoen pasabidearen bidez, ekipoak (ordenagailuak eta pantailak) hitzarmen hau sinatu duen administrazio publikoaren kontura izango dira. Bi kasuetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren kontura izango dira sarearen mantentze-lanei dagozkien gastuak, hitzartutako erakundearen Koordinazio Zentrorako konexioaren sarrera-punturaino, bai eta Euskarri sistema mantentzeko beharrezkoak diren programazioetatik eratorritako gastuak eta Eusko Jaurlaritzari dagokion «hodeiaren» zatia ere. Bigarren kasu horretan, hodei horretarako sarbidea programatzea eta mantentzea hitzartutako erakundeari dagokio.

Laugarrena.– Geolokalizaziorako eta datu-baseetarako sarbidea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bere baliabideak geokokatzeko behar dituen tresnak eskuratzeko aukera emango dio hitzartutako administrazio publikoari, Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD), Enbor Sarearen edo beste aplikazio batzuen bidez, kontsultak edo beste izapide batzuk egiteko, baina soilik bi alderdiek aldez aurretik sinatutako protokolo espezifiko baten bidez zehazten den moduan, eta larrialdien kudeaketaren eta arretaren eremuan soilik. Arestian aipatutako prestazioak eskuratzeko erabiliko diren irrati-terminalak zerbitzu horiekin lotuta egon beharko dute, horretarako egingo den erregistro baten bidez.

Horretarako, hitzartutako administrazio publikoak etengabe eguneratuta eduki beharko ditu berari dagozkion larrialdi-zerbitzuen datuak.

Datu pertsonalak dituzten datu-base edo fitxategietara sartzeko, ezinbestekoa da datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzea.

Bosgarrena.– Jarraipen Batzordea.

Hitzarmena behar bezala aplikatzen dela bermatzeko, jarraipen-batzorde bat sortuko da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko bi ordezkarik eta administrazio publiko sinatzaileko beste bik osatuko dute.

Batzorde honi dagokio hitzarmena interpretatzean sortzen diren zalantzak ebaztea, hura gauzatzean sor daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren bilakaera berrikustea eta, hala badagokio, hitzarmena hobetzeko proposamenak egitea.

Alderdi sinatzaileetako batek eskatzen duen bakoitzean bilduko da Batzordea, eta, gutxienez, urtean behin.

Seigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau lau urtez egongo da indarrean, sinatzen den egunetik zenbatzen hasita. Nolanahi ere, epe hori amaitu aurretik, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu ahal izango dute hitzarmena beste lau urtez luzatzea, edo hitzarmena azkentzea. Hala ere, sinatzaile guztiek aho batez hala erabakitzen badute, hitzarmena iraungi egingo da.

Hitzarmena suntsiarazteko arrazoiak daudenean, baina jarduerak gauzatzen ari badira, alderdiek, bosgarren klausulan aurreikusitako jarraipen-batzordeak proposatuta, erabaki ahal izango dute abian dauden jarduketekin jarraitzea eta amaitzea. Hartara, amaitzeko epe luzaezin bat ezarri ahal izango dute.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administratiboa da, eta, interpretatzeko eta garatzeko, administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko ordenamendu juridiko-administratiboari jarraitu behar zaio, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen duenaren arabera.

Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen Batzordeari agindutako eginkizunak alde batera utzi gabe, hitzarmen hau garatu eta gauzatzean alderdien artean sortzen diren auziak administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren mende jarriko dira.

Zortzigarrena.– Eraginkortasuna.

Sinatzen den unetik aurrera behartuko ditu hitzarmenak parte-hartzaileak.

Eta ados daudela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, alderdiek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 31.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Vitoria-Gasteizko alkate-udalburua,

GORKA URTARAN AGIRRE.

ERANSKINA
SEGURTASUN SAILEKO ENBOR SAREAN (TETRA RDRM) DIHARDUTEN ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO LARRIALDIEI AURRE EGITEKO ZERBITZUETAKO IRRATI MUGIKORREKO TERMINALAK ESKURATZEKO, EZARTZEKO, KUDEATZEKO ETA MANTENTZEKO PROZEDURA,

1.– Sarrera.

Dokumentu honetan jasotzen da hitzartutako euskal administrazio publikoen irrati mugikorreko terminalak erosteko, hedatzeko, kudeatzeko eta mantentzeko oinarrizko prozedura. Terminal horiek, larrialdien kudeaketaren eta arretaren esparruan, Segurtasun Sailaren «Tetra RDRM sarean» (Enbor Sarea) jarduten dute, gomendioak eta jarraitu beharreko prozedurak barne, baita zerbitzua behar bezala emateko prebentzio- eta zuzenketa-ekintza egokiak ere.

2.– Orokorra.

2.1.– Sare-eskema.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Dibisioari (IKT) dagokio, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Irrati Mugikorreko Sare Digitala (RDRM), Enbor Sarea, kudeatzea eta ustiatzea.

Tetra estandarra erabiltzen duen RDRMa Segurtasun Sailaren komunikazio-sarearen euskarri den zerbitzuetako bat da. Segurtasun Sailaren komunikazio-sare horrek ahalbidetzen du EAEko oinarri-estazio transmisore/hartzaileen eta konmutazio-zentro erredundanteen (gaur egun Erandion eta Vitoria-Gasteizen daudenak) arteko konexioa.

Konmutazio-zentroetan egiten dira RDRMren bidez egiten diren interkonexio guztiak, taldeko deiak izan edota dei indibidualak.

Sareko oinarri-estazioen erdiak Erandioko kommutazio-zentrora konektatuta daude, eta beste erdiak Vitoria-Gasteizkora. Konfigurazio horri esker, sareak funtzionatzen jarraituko luke kommutazio-zentroetako bat eroriz gero, eta komunikazio operatiboak lurraldearen ia % 100ean mantenduko lirateke.

Oinarri-estazioen hedapena horietako bakoitzaren estaldura-eremuak aldamenekoekin gainjartzeko moduan egin da. Horrek esan nahi du kommutazio-zentro bati esleitutako oinarrizko estazio batek edo guztiek huts egiten badute, komunikazioek, estaldura-mailari dagokionez apur bat andeatuta egon arren, funtzionatzen jarraituko luketela.

Gaur egun, sare horren bidez hainbat agentziari zerbitzua ematen ari zaie, hala segurtasunekoei nola larrialdietakoei. Agentzietako taldeen arteko deien pribatutasuna eta segurtasuna Tetra sarearen egiturak eta diseinuak berak bermatzen du. Edozein Agentziako ezein taldek ezin du beste talde batek esku hartu/entzun, Agentzia berekoa izan arren. Taldeen arteko interkomunikazioa behar izanez gero, sistemak funtzio horiek betetzeko bitartekoak eskaintzen ditu, betiere beharrezko protokoloak eta akordioak ezartzen badira.

Lan egiteko modu hori tabulatzeko eta normalizatzeko, aurrez definitutako programazio-planak eta taldeak ezarri dira. Programazio-plan horietan definitzen dira taldeen artean egon daitezkeen komunikazio-beharrak. Nahiz eta Esparru-plan bat egon, programazio-plan horiek zein aurrez definitutako taldeak egokitu daitezke erabiltzaileen arteko akordioen arabera, baldin eta une jakin batzuetan beren Agentziako beste talde batzuekin edo beste agentzia batzuetako taldeekin elkarreragingarritasuna behar badute. Ezarri ondoren, onartutako programazio-planaren eta taldeen arabera programatzen dira terminalak.

2.2.– Arreta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Informazio eta Komunikazio Teknologien Atalaren mendeko Erabiltzaileentzako Arreta Zentroa da Arreta.

Bai informatikaren arloan, bai telekomunikazioen arloan, Segurtasun Sailak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan erabiltzaileek dituzten gorabeherei, matxurei eta kontsultei erantzuteko harremanetarako gune bakarra da, intzidentziak erregistratzen direnetik konpontzen diren arte behar bezala kudeatzen direla bermatzeko.

Hauek dira egiten dituen prozesuak:

– Deitzaileak emandako datuekin gorabeherak erregistratzea.

– Kasu batzuetan, gorabehera unean bertan konpondu ahal izango da; beste batzuetan, berriz, euskarri espezializatuari helaraziko zaio, eta hark ebatziko du telefonoz edo tokira joanda. Kasu horietan, erabiltzaileari gertakariaren zenbakia emango zaio, jarraipena egin dezan.

– Arazo bat horretan espezializatutako euskarri batera bideratzean, larrialdiak intzidentziaren aurrerabidea monitorizatzen jarraitzen du, erabiltzailearen aurrean arazoa konpontzearen arduradun den aldetik, haren bilakaeraren jarraipena eginez eta erabiltzaileari horren inguruko informazioa emanez.

Arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bitartekoak.

Tlf.: 94 607 81 51 Fax: 94 607 81 75.

E-Mail: arreta@seg.euskadi.eus

2.3.– Sarea Kudeatzeko eta Mantentzeko Zentroa.

Erandioko Sarea Kudeatzeko Zentroak honako ardura hauek ditu:

– RDRM sistema maila teknikoan gainbegiratzea; hau da, kontrol-zentroak, oinarri-estazioak, sare-hedagailuak, bulegoko postuak eta sistemaren beste edozein elementu operatibo daudela gainbegiratzea.

– Tetra, Enbor Sarea sarearen mantentze-zerbitzua kudeatzea, eta mantentze prebentiboko zein zuzentzaileko lanak behar bezala egiten direla egiaztatzea.

– Erabiltzaileei, terminalei, sareko elementuei eta komunikazioen segurtasunari buruzko sarearen konfigurazioa kudeatzea.

– Sarearen eta terminalen funtzionamenduari buruzko estatistika globalak eta xehatuak lortzea.

– Eskuragarritasunaren, saturazioaren, segurtasunaren, zerbitzu-kalitateen eta abarren parametroak aztertzea, zerbitzu-maila egokia emateko.

2.4.– Terminalen laguntza teknikoa.

Segurtasun Sailaren RDRM Enbor SAREAREN barruan irrati-terminal berriek jardun ahal izateko eta komunikazioen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, aldez aurretik DTICeko zerbitzu teknikoek abiarazi behar dira, eta zerbitzu horiek arduratuko dira terminalaren eta sarearen konfigurazioetan parametro egokiak sortzeaz, ekipoa operatiboa izan dadin.

Programatu ondoren, terminalak Segurtasun Sailaren sarean lan egin ahal izango du, baina soilik larrialdien arretaren eta kudeaketaren eremuan eta sarbidea izan duten dei-taldeetan, bere profilari esleitutako programazio-planaren arabera.

Terminala aldatu, konpondu, aldatu edo beste baliabide batera aldatzen bada, zerbitzu teknikoek birprogramatu egin beharko dute.

Aurretik azaldutakoagatik, beharrezkoa izango da terminal berriak eta konponketak DTICera bidaltzea, eta, horretarako, kasu bakoitzean egokiena den bidalketa-prozedura ezarriko da.

3.– Funtzionamendu-protokoloa.

3.1.– Terminalak erostea.

Hitzarmen hau sinatzen duen administrazio publikoak egokitzat jotzen diren terminalak eskuratu beharko ditu, esleitu zaizkion eginkizunak behar bezala bete ahal izateko.

Terminalek Etsiren Tetra zehaztapenak bete behar dituzte, eta nahitaez honako hauek bete behar dira:

– Komunikazio-protokoloak aire-interfazean, trunking moduan (V+D) eta zuzenean (DMO, ahal dela maiztasunari dagokionez).

– Vocoder Tetra.

– Operadore eta kanpoko gailuekiko interfazeak: MMI eta BPE.

– Segurtasuna: TEA2 aireko interfazean enkriptatzea eta terminalak autentifikatzea (edo prestazio hori epe laburrean sartzeko aukera).

– Gelaxken arteko deien handover edo eskualdatzea.

– Ekipoak onartzeko probak eta elkarreragingarritasun-probak. Motorolako Dimetra 5.2 sistemarekiko elkarreragingarritasun dokumentatua.

Funtzionamendu-maiztasunen bandek maiztasunak esleitzeko koadro nazionalaren UN-28 erabilera nazionaleko araua beteko dute.

– Trunking modua transmititzeko maiztasun-banda: 80- 385 MHz.

– Trunking modua jasotzea maiztasun-banda: 390- 395 MHz.

– Modu zuzeneko maiztasun-banda: 380- 400 MHz.

– RF kanalaren banda-zabalera: 25 KHz.– Tx/Rx bereizketa: 10 MHz.

3.2.– Programazioa.

Dagokion administrazioak terminalak eskuratu ondoren, horien programazioa egin beharko da (ikus 2.4 atala).

Eragiketa hori Segurtasun Sailaren ardura da, eta DTICen bidez egingo du, lankidetza-hitzarmenaren arabera dagozkion parametro teknikoak eta operatiboak sartuta.

Programatu ondoren, emisoreak instalatu ahal izango dira.

3.3.– Oinarrizko igorgailuak eta ibilgailuetakoak instalatzea.

Oinarrizko igorgailuak eta ibilgailuetan kokatutako igorgailuak instalatzea hitzarmena sinatu duen administrazioaren erantzukizuna izango da, eta DTICaren Komunikazio Arloko zerbitzu teknikoen aholkularitza izango du.

3.4.– Terminalen altak, bajak eta birprogramazioa.

Terminalen alta, baja edo birprogramazioa egiteko, DTICarekin harremanetan jarri beharko dira.

– Terminalak eramangarriak badira (talkyak), berriro programatzeko, eskaera egin ondoren, DTICaren Erandioko egoitzara bidaliko dira, Komunikazio Arlora, eta haren zerbitzu teknikoek programatuko dituzte eta jatorrira bidaliko dituzte.

– Igorleak finkoak edo ibilgailuetan instalatutakoak badira, DTICak baimendutako enpresa instalatzaileak arduratuko dira terminalen gure zerbitzu teknikotik pasatzeaz, dagokion programazioa jasotzeko eta irratian/igorgailuetan instalatzeko, berriz programatzeko. Lana egin ondoren, enpresa horiek sarea kudeatzeko zentroari abisatuko diote, sisteman alta eman diezaien.

– Terminal bati baja eman nahi bazaio, Arreta Zerbitzuari jakinaraziko zaio, eta hura harremanetan jarriko da sarea kudeatzeko zentroarekin, baja emateko. Baja aldi baterakoa izan bada eta berriro alta eman nahi bazaio, Arreta zerbitzuari jakinaraziko zaio, bere gaikuntza kudea dezan.

– Terminal bat (talky edo emisora) matxuratuz gero, protokolo bat ezarriko da DTICekin, ekipoetan sarearen segurtasuna arriskuan jar dezaketen datuak ezabatzeko, konpontzeko fabrikatzaileari bidali aurretik.

– Terminalak galdu edo lapurtuz gero, berehala jakinaraziko zaio Arreta Zerbitzuari, sisteman baja emateko eta terminal horretatik deirik ezin igortzeko edo jasotzeko.

3.5.– Datu-zerbitzuetarako sarbidea.

Segurtasun-arrazoiak, sarbideen kontrola eta Datuak Babesteko 2016/679 Europako Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa betetzea direla eta direla eta, ezinbestekoa da datu-baseetarako sarbideak erregistratuta geratzea (Zer informazio, nork eta noiz).

Horregatik, hitzarmenak datu-baseetara sartzeko funtzionalitateak jasotzen dituenean RDRMren bidez, ezinbestekoa izango da hitzartutako administrazio horiek erabiliko dituzten irrati-terminalak horiek erabiltzen dituzten zerbitzuei lotuta egotea, horretarako egingo den erregistroaren bitartez.

Hitzartutako administrazioen erregistroan jasotako aukera espezifikoen bidez kontsultatu ahal izango dira erregistro horiek. Horretarako, sinatzaile bakoitzari sarbide-gako bat emango zaio, izendatzen/baimentzen dituzten pertsonek soilik eskuratu ahal izan ditzaten beren sarbide-erregistroak eta terminalen esleipena.

Hasieran, urtebeteko antzinatasuna duten erregistroak gordeko dira.

3.6.– Prestakuntza.

Erabiltzaileak Tetra sareko ekipoen eta zerbitzuen erabileran prestatzeko, DTICak prestakuntza-saioak emango dizkie zerbitzu bakoitzeko erabiltzaile aurreratu kopuru txiki bati, eta horien ardura izango da ezagutza hori dagokion administrazioko gainerako erabiltzaileei helaraztea.

Nolanahi ere, edozein zalantza izanez gero edo prestakuntza-saio berriak egin behar izanez gero DTICak eskuragarri izango ditu unean-unean eskatzen dituenarentzat.

3.7.– Gorabeheren kudeaketa.

Irrati Mugikorreko Sare Digitalarekin lotutako edozein gorabeheraren aurrean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Dibisioak (DTIC) Erabiltzaileei Arreta emateko Zentro bat dauka, Arreta izenekoa. Zentro horrek, gorabeherak kudeatzeko aplikazio baten bidez, honako eragiketa hauek egitea ahalbidetzen du:

– Gorabeheren erregistroa.

– Jakinarazitako gorabeheren egoera kontsultatzea.

– Gorabehera bati informazio gehigarria ematea.

– Jada jakinarazi den gorabehera baten konponbidea erreklamatzea.

– Gertakariaren konponbidea berrestea.

Era berean, hitzartutako administrazio bakoitzak telefono bat edo harremanetarako pertsona lehenetsi bat eman beharko du, Arreta Zerbitzuak solaskide bakar bat izan dezan jasotako gorabeherei buruzko informazioa edo informazio gehiago biltzeko. Garrantzitsua da solaskide edo harremanetarako telefono hori bakarra izatea, zerbitzuen barruan kontaktu ugari saihesteko.

3.8.– Osagarriak eskuratzea.

Transmisioen funtzionaltasunarekin hertsiki bat ez datozen osagarriak (zorroak, kargagailuak, etab.) erostea hitzartutako administrazio bakoitzaren kontura izango da. Transmisioen funtzionaltasunarekin bat etor daitezkeen osagarriak eskuratzeko, dticaren berariazko baimena beharko da.


Azterketa dokumentala