Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2021eko maiatzaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2783

EDIKTUA, 559/2020 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Merkataritza-Arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Merkataritza-Arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 559/2020 prozedura arrunta.

Alderdi Demandatzailea: Amesguren, S.L.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.

Alderdi Demandatua: L.B.E.- Xare, S.L. eta Jose Valentin Beitia Oregui.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2021-04-20an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

Baietsi egiten dut Ariño Delgado prokuradoreak Amesguren S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako judizio arrunteko demanda, L.B.E.- Xare S.L.ren eta José Valentín Beitia Oregui jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatu egin dira auzi-jartzaileari 60.251,03 euro ordaintzera, gehi 3/2004 Legeak zehaztutako interesak, berandutze-egoeran jarri zenetik aurrera.

Horrek guztiak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

L.B.E.- Xare S.L. eta Jose Valentin Beitia Oregui demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen –PZL– 497.2 art.).

Demandatu auzi-iheslariak apelazioko errekurtsoa jar dezake ebazpen horren aurka, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa Auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Donostia, 2021eko apirilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala