Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2021eko maiatzaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2778

EDIKTUA, 494/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 494/2019 prozedura arrunta.

Gaia: judizio arrunta.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Judizio horretan, epaia eman zen 2021-04-12an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Auzi-ihesean den Juan Carlos Camacho Leiva demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Durango, 2021eko apirilaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala