
94. zk., 2021eko maiatzaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
2755
AGINDUA, 2021eko apirilaren 22koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bidez sortutako Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera aldatu eta argitaratzen duena. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen da.
Segurtasuneko sailburuaren 2017ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez (2017ko ekainaren 1eko EHAA, 103. zk.), uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bidez sortutako Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera aldatu eta argitara eman zen. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta erabileraren erregimena garatzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegi Nagusiko presidentea aldatzearen ondoriozko antolaketa-aldaketei erantzuteko, beste aldaketa batzuk egin behar dira; hori dela eta, Bideozaintza eta Askatasunen Batzorde horren osaera berria argitaratu behar da. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera hau da:
– Batzordeburua: Iñaki Subijana Zunzunegui, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea.
– María del Carmen Adán del Río andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, edo haren ordezkoa.
– José Francisco Etxeberria Guridi jauna, bere dohainak direla-eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak aukeratutakoa (ordezkoa: Gema Varona Martínez andrea).
– Segurtasun Saileko Ertzaintzako zuzendaria (ordezkoa: Ertzaintzako burua).
– Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria (ordezkoa: Idazkaritza Nagusiko burua).
– Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria (ordezkoa: Trafikoko zuzendaria).
– Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeko idazkaria: Segurtasun Sailari atxikitako letradua, Segurtasuneko sailburuak izendatua.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 22koa.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
RSS