Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2021eko maiatzaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2752

162/2021 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Cristina Ortiz de Zarate Soroeta andreari eginiko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Errehabilitazioko Atal Sanitarioko buru lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko den.

195/2017 irailaren 29ko Ebazpenaren bidez, María Cristina Ortiz de Zarate Soroeta andrea izendatu zuten Errehabilitazioko Atal Sanitarioko buru.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Cristina Ortiz de Zarate Soroeta andrea Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitarioan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko irailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko apirilaren 20a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala