Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2021eko maiatzaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2751

160/2021 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Iñaki Larrucea Martínez jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako zerbitzuburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko den.

21/1997 Ebazpenaren bidez, Iñaki Larrucea Martínez jauna izendatu zuten Oftalmologiako zerbitzuburu Osakidetzako San Eloy Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iñaki Larrucea Martínez jauna Oftalmologiako Zerbitzuburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitarioan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko abenduaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko apirilaren 19a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala