Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2021eko maiatzaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2750

159/2021 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez baliogabetzen den Miguel Ángel Gil Sigüenza jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Markonzagako osasun-zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak esleitu izana.

87/2004 Ebazpenaren bidez, Miguel Ángel Gil Sigüenza jauna Lehen Mailako Arretako Unitateburu izendatu zuten Osakidetzako Markonzagako osasun-zentroan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miguel Ángel Gil Sigüenza jaunari Osakidetzako Markonzagako osasun-zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko ekainaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko apirilaren 16a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala