Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIKO LEHEN ATALEKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2731

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko apelazioan bideratutako 147/2021 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: adostasun gabeko dibortzioaren apelazio-errekurtsoa 147/2021 (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Dina Al Hamouti.

Alderdi apelatua: Mohamed Bouamam.

Gaia: adostasun gabeko dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

«EPAITZA

Baiestea Dina Al Hamoutik –Oscar Escaño prokuradorea ordezkari duenak– aurkeztutako errekurtsoa, 787/2019 dibortzioaren prozeduran Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren aurkakoa, eta, beraz, epai hori partez errebokatzen da.

Baiestea Fiskaltzak aurkeztu duen errekurtsoa epai beraren aurka eta, horrenbestez, seme-alaba adingabeen gaineko guraso-ahala kentzea Mohamed Bouamami auzialdiko epaiko gainerako erabakiak berresten dira.

Argitu behar da, amak, Dina Al Hamoutik, seme-alabei buruzko erabakiak esklusiboki hartu ahal izango dituela, hala nola atzerrira bidaiatzeari buruz.

Ez da berariaz kosturik ezartzen, ez lehen auzialdian, ez apelazioan.»

Alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Ehaan argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala