Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2708

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 157/2021 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek 157/2021 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak emandako 2021eko martxoaren 11ko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onartzen baitzen 2020ko azaroaren 3ko ebazpenak (azaroaren 12ko EHAA, 225. zk) deitutako Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisario kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Espediente-zenbakia: AAP 240/2021-IX

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluak xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3. zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki irizten badiote, euren legezko interesen alde egiteko. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arkauti, 2021eko apirilaren 30a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala