Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2706

EDIKTUA, 369/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 369/2020 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Soldatak Bermatzeko Funtsa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Antonio Rodriguez Cortes.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2021-04-16an, eta hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Baiesten dut Soldatak Bermatzeko Funtsak aurkeztu duen demanda, Antonio Rodríguez Cortés jaunaren aurka. Estatuaren abokatuak gaitutako letraduak ordezkatu eta lagundu du Funtsa. Deklaratzen dut Antonio Rodríguez Cortés jaunak, Servicios de Ayuda a Domicilio Madis, S.L.ren administratzailea izanik, erantzukizun solidarioa duela Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurrean; zenbatekoa 4.548,82 euro da. Antonio Rodríguez Cortés jauna kondenatzen dut Soldatak Bermatzeko Funtsari 4.548,82 euro ordaintzera, gehi 2021-02-09tik ordainketa egin arte sortzen diren legezko interesak; hala ere, nahitaezko betearazpena egin behar bada, epai hau eman denetik legezko interesa bi puntu igo ahal izango da.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZLren 455. artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Antonio Rodriguez Cortes demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala