Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2693

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 210/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 210/2019.

Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Ana Carmen Martinez Ruiz.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-03-10ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Wilver Ulises Diaz Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiaren iragarki-taulan argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.

Bilbao, 2020ko martxoaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala