Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2691

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 386/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 386/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: seme-alaben gaineko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jose Ignacio Amilibia Ortiz de Pinedo.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Ahmed Du Salem Barcari ediktu bidez jakinaraztea 2021-03-23an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.

Azpeitia, 2021eko apirilaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala