Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2690

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 19koa, Osasuneko sailburuordearena, honako erakunde hauentzako laguntzak ebaztekoa: profesionalen elkargoak, osasun arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak. Laguntzen xedea izango da erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzea 2020an.

Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko abenduaren 31ko EHAA), laguntza-deialdi bat egin zen, honako hauei zuzendua: osasun arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eta osasun-arloko profesionalen elkarteak. Laguntzen xedea zen erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzea, 79.409 euroko zenbatekoa.

Agindu horren 11. artikuluak ezartzen du lehiaketa-prozedura Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez ebatziko dela, Balorazio Batzordeak proposatuta, zeinaren osaera agindu horren 9.2 artikuluan zehazten baita.

Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu ondoren eta Balorazio Batzordeak proposamena eginda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren erakundeei, adierazitako modalitateetarako eta zehaztutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Laguntzak ukatzea II. eranskinean aipatzen diren erakundeei, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Laguntzak artxibatzea III eranskinean aipatzen diren erakundeei, erakunde eskatzaileek atzera egiteagatik, eskabideak bikoiztuta edota gaizki aurkeztuta egoteagatik.

Laugarrena,- Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein lege-ekintza egin ahal izango dute.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko apirilaren 19an.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala