Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2689

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 12koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak ematen baitira haurren minbiziaren ikerketa-proiektuetarako. «Haurren minbiziaren ikerketa biomedikoko proiektuak» modalitatea.

2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak haurren minbiziaren ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia onetsi zuen (EHAA, 205. zk., 2020ko urriaren 19koa).

Ebazpen horren 11. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntzak, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoaren arabera.

Aurkeztu diren eskakizunak ikusita, eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren eta harekin bat eginez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa-proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eranskinean jasotako eskakizunak atzera botatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute entitate eskatzaile interesdunek, oinarri arautzaileen 11.4 artikuluak xedatutakoaren arabera.

Barakaldo, 2021eko apirilaren 12a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala