Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2687

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 12koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak ematen baitira haurren minbiziaren ikerketa-proiektuentzat. «Haurren minbiziaren inguruko ikerkuntzari laguntzeko plataforma» modalitatea.

2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak, haurren minbiziaren ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia onesten du, eta hala dator argitaratuta 2020ko urriaren 19ko EHAAn (205. zk.).

Ebazpen horren 11. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, Balorazio Batzordeak proposatuta.

Aurkeztu diren eskabideak ikusita eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean adierazitako ikerkuntzari laguntzeko plataforma finantzatzea.

Bigarena.– Ebazpen honen aurka, oinarri arautzaileen 11.4 artikuluaren arabera, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute entitate eskatzaile interesdunek.

Barakaldo, 2021eko apirilaren 12a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala