Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2686

AGINDUA, 2021eko apirilaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez izendatzen baitira Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko Batzordea osatzen duten kideak.

Historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuak 22. artikuluan sortu zuen Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko Batzordea (AKBAGABA), Osasun Sailari atxikia.

38/2012 Dekretuak 22.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, Batzordea osatuko duten kideak Osasun Saileko pertsona titularrak izendatzen ditu, kide bakoitzak ordezkatzen duen organismoak proposatuta.

Horren guztiaren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko Batzordeko (AKBAGABA) kide izendatzen ditut jarraian zerrendatzen diren pertsonak, 38/2012 Dekretuak 22. artikuluan xedatzen duenari jarraikiz:

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ordezkariak:

– June Kortajarena Ambelez andrea.

– Iñaki Antizar Muerza jauna.

Osakidetzaren Erakunde Zentralaren ordezkariak:

– María Teresa Madrid Conde andrea.

– Adelina Pérez Alonso andrea.

Osakidetzaren mendeko erietxeen ordezkaria:

– José Julio Peña González jauna.

Osakidetzaren mendeko lehen mailako arretaren ordezkaria:

– Enrique Contreras Fuente jauna.

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun pribatuaren ordezkariak:

– Nicolás Guerra Zaldua jauna.

– Nuria Achaerandio Galdos andrea.

– Joseba Vidorreta Gómez jauna.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ordezkaria:

– Miren Josebe Alonso Marigómez andrea.

Sistema informatikoen arloko aditua izateagatik:

– Natividad Larraondo Goiri andrea.

Bigarrena.– Halaber, 38/2012 Dekretuak 22. artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, June Kortajarena Ambelez andrea batzordeko lehendakaria izango da eta Iñaki Antizar Muerza jauna batzordeko idazkaria izango da.

Hirugarrena.– Lehendakaria edo idazkaria ez badaude edo gaixorik badaude, edo haien karguak hutsik badaude, edo beste legezko arrazoiren batengatik, batzordeko ordezko lehendakaria Jose Miguel Barturen Gamboa jauna izango da eta ordezko idazkaria Asier Alustiza Etxebarria jauna izango da.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 13a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala