Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2684

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebatzi egiten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko aginduaren bidez deitutako laguntzen berritzeak. Hain zuzen ere, aipatutako aginduaren bitartez, 2020-2021 ikasturtean doktore ez diren ikertzaileen prestakuntza-programarako laguntza berriak eman eta laguntza horiek berritzeko prozesua arautzen da eta horien deialdia egiten da.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Hautaketa Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei doktore ez diren ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak berritzea 2020-2021 ikasturterako, bertan adieraziz zein izango den aplikazio-zentroa (Ikerketa Orokorra eta Ikerketa Espezifikoa), onuradun bakoitzak urteroko ordainsari gordin gisa jasoko duen zenbatekoa, zentro bakoitzak lan-kontratuak finantzatzeko jasoko duen zenbatekoa eta I. modalitateko onuradun bakoitzak bidaietarako jasoko duen zenbatekoa.

Bigarrena.– Indarrean dauden lan kontratuak luzatu egingo dira 2020ko uztailaren 28ko Aginduak xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– 2020ko uztailaren 28ko aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira laguntza horien zenbatekoa, iraupena eta laguntzei buruzko gainerako baldintzak.

Laugarrena.– Ukatutako eskabideen zerrenda onartzea, ukatzeko arrazoia adierazita, II. eranskinean jasotzen den bezala.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 23a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala